Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zein izan dira oiartzuarren asteburuko emaitzak?

Hona hemen Oiartzun Kirol Elkarteko jokalarien partidak. Ostegunean guraso bilerara joateko deia luzatu du zuzendaritza taldeak.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/09/28

Hara eta hona ibili dira asteburuan Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten jokalariak, Euskal Herriko hamaika txokotan izan baitituzte norgehiagokak. Zehatzagoak izate aldera, hemezortzi partida jokatu dituzte, eta denetariko emaitzak lortu dituzte, partida batzuk irabazi, beste batzuk galdu, eta bizpahiru partida berdindu ere egin baitituzte.

Jarraian, klubak HITZAri helarazi dizkion zenbait kronika, emaitzak eta baita irudiak ere.

3 RFEF: Athletic 1 – 0 OKE
Oiartzun Kirol Elkarteak hedabideari azaldu dionaren arabera, partidan “ondo” sartu ziren hasieran, “planteamendu argi batekin, eta esandakoa aurrera eramanez”. Ahal zutenetan “presio handia” egin zutela diote, eta gainontzeko jokaldietan aurkarien akatsak baliatuz kontraerasora atera zirela.

Partida aurreikusi bezala zihoala ere nabarmendu dute, harik eta Athleticek gola sartu zuen arte 30. minutuan. 

Bigarren zatian hasierako planteamendu berarekin jarraitu zuten, eta diote “partidu parekatu bat” ikusten zela. Azkenik, azken minutuetan presioa areagotzen saiatu ziren, baina oiartzuarrek ez zuten lortu aurkarien zelaian “behar adina min” egitea.

Hirugarren maila: Areto futbola OKE 6 – 8 Tolosa
Oiartzun taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu Elorsoron Tolosalaren aurka jokatutako estatuko hirugarren mailako ligako lehen partidan. Aurkariak zazpigarren minutuan aurreratu ziren, baina laster batean berdinketa lortu zuten etxekoek Oier Cousillasen golarekin. Haatik, Tolosakoak aurreratu, eta hurrengo minutuetan hiru gol sartu zituzten markagailua 1-4 jarriz. 

Bigarren zatian ere aurkariak aurreratu ziren beste gol batekin, eta gero Luken Vicentek egin zuen oiartzuarren bigarren gola. Une horretan hasi zen oiartzuarren erreakzioa, eta bost minutuan lau gol sartzea lortu zuten; egileak Mikel Mancisidor, Xabier Oiarbide, Jon Sistiaga eta Vicente izan ziren. 

Azken minutuetan partida “asko” ireki zela kontatu dute gero, eta bi taldeek aukera argiak izan bazituzten ere Tolosaskoek hartu zuten aurre, eta beste bi gol sartu zituzten. 6-8 amaitu zen partida.

Ohorezko erregionala: OKE 3 – 0 Elgoibar
Kontatu dutenez, partida ez zen guztiz eroso hasi, eta lehen minutuetan aurkariak oiartzuarren atezaindegitik gertu egon ziren. Hala ere, jokaldi aislatu batean penalti bati esker etxekoak aurreratu eta konfiantza lortu zuten. 

Gero gehitu dute hurrengo minutuetan ez zela “gauza handirik pasa”, baina bigarren zatiaren erdialdean beste bi gol sartu zituzten. 

Hona hemen klubeko emaitza guztiak, zerrendatuta.

  • Infantil handia 0 – 3 Real Sociedad.
  • Ohorezko erregionala neskak 3 – 3. Elgoibar.
  • Kadete B 1 -3. Dunboa eguzki.
  • Infantil F11 1 – 4 Touring.
  • Kadete B neskak 1 – 0 Mariño real union.
  • Jubenil preferente 3 – 0 Hondarribia.
  • 1 infantila. 2 – +5 Landetxa.
  • Ohorezko kadete neskak 1 – 1 Intxaudi.
  • Pasaia 2 – 3 Lehenengo erregionala.
  • Deusto 1 – 3 Jubenil baska.
  • Inter 2 – 2 Jubenil C.
  • Mariño 2 – 3 Jubenil D.
  • Martutene 2 – 0 Ohorezko kadetea.
  • Pasaia 4 – 0 Kadete C.
  • Kostkas 5+ – 0 Infantil txikia.

Guraso bilera, urriaren 1ean
Denboraldi berriarekin batera, Oiartzun Kirol Elkarteko zuzendaritza taldeak guraso bilera deitu du urriaren 1ean, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Bertan, besteak beste, denboraldiaren funtzionamenduaz ariko direla aurreratu dute, bai eta lesio edo bestelako ezbeharren aurrean jarraitu beharreko pausuak zein diren ere.

Hargatik, kirol elkarteak “ezinbestekotzat” jo du jendearen parte hartzea “informazio guztia modu zuzenean jasotzeko eta zalantzak bertan argitu ahal izateko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Errenteriako Udalak bere gain hartu ditu orain arte Xenpelarren ematen ziren bertsolaritza eskolak

Gipuzkoa, Komunikazioa

‘Go!azen’ telesailari emango diote aurten Abadia saria

Bedaio auzoa Amezketari ematea onartu du Tolosak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Oraingoz ez dute itsasontziko erregai isuririk atzeman Orion

Gipuzkoa, Euskal Herria

Mendozak «burbuilatik ateratzeko» eskatu dio EH Bilduri, eta «elkarlana sendotzeko» deia egin du

Euskal Herria, Gipuzkoa

Leihoak ixteko eskatu diete Aiako eta Orioko herritarrei, itsasontzi bat erretzen ari delako

Hernani eta Irun arteko Renferen tren zerbitzua eten egingo dute ostiraletan ere

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte Gipuzkoan, adingabe bat prostituitzea leporatuta

Azaroaren 21ean estreinatuko dute Donostiako topoaren lurpeko pasabidea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.