Ostiralean izango da merkatarien egun handia: Itturri Eguna
17:00etan hasita, zenbait jolasetan parte hartzeko aukera izango dute herriko txikiek. 'Mugarri' antzerki musikatua izango da gero, 19:30ean.
Itturri Eguneko artxiboko irudi bat. @itturrioiartzun Itturri Oiartzungo Merkatarien Elkarteak egun handia izango du ostiralean (urriak 2), Itturri Eguna ospatuko baitute. Arratsaldean izango dira jarduerak, 17:00etan hasita, eta Doneztebe plaza izango da euren topaleku.
Plaza Jokai, zenbait jolasez osatutako espazio bihurtuko dute, eta gune horretan haurrek nahi adina jolasteko aukera izango dute 17:00etatik 19:00etara. Hori, baina, ez da izango arratsaldeko hitzordu bakarra izango, 19:30ean Mugarri antzerki musikatuaren txanda izango baita.
12 urtetik gorakoentzat den pieza horren ardatza antzerkia eta sustraiko musika dira, eta aurreratu dute mugaz gaindiko proiektua dela. Hots, diote musika tradizionaleko elementuak beste musika tresna batzuekin uztartzen dituztela; hala nola, biolina, biolontxeloa, gitarra edota ahotsa. Hartara, “mugan gertatzen diren istorioak zutabe hartuta, ahozko transmisioan oinarritutako ondare immaterialaren parte diren esperientziak berreskuratu, balioetsi eta zabaldu nahi ditu” Mugarrik.
