Antton Valverderena izango da Arizmendienea
Kantagiltza egitasmoaren hurrengo protagonista izango da Valverde igandean (urriak 4), 18:00etan hasita, Arizmendienean.
Kantagiltzaren hitzordu goxoez gozatzeko aukera izango dute hala nahi dutenek igandean (urriak 4). Asteon Antton Valverderen txanda izango da, baina harekin hitz eta pitz Gotzon Barandiaran ariko da.
Hitzordua 18:00etan izango da, Arizmendienean, eta txartelak zazpi euroren truke erosi behar dira Kastro Berri tabernan. Eguraldi txarra egingo balu, baina, topaketa udalbatza aretora lekualdatuko lukete.
Valverdek iaz Donostiako Adarra Saria jaso zuen euskal kantagintzan egindako ibilbideagatik.
