Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Lezoko EAJk salatu du EH Bilduk ez dituela herritarren eskaerak erantzuten

Talde jeltzaleak salatu du herritarrek udalaren erregistro ofizialean aurkeztutako idatzi eta eskaerei ez zaiela "behar bezala" erantzuten.

Leire Perlines Apalategi
Lezo
2026/09/30

Lezoko EAJk “kezka” agertu du EH Bilduk Udal Gobernuan duen “kudeaketa egiteko moduagatik”, bai eta “herritarrek beren eskaerak modu formalean udalari helarazten dizkietenean jasotzen duten erantzun faltagatik”.

Diotenez, ez dira iruzkin informalak edota ezarritako bideetatik kanpo egindako eskaerak, “udaleko erregistro ofizialaren bidez aurkeztutako eskaerak”, baizik.

Hori horrela, EAJk dio gobernatzea ez dela soilik udal gobernutik erabakiak hartzea: “Gobernatzea herritarrak entzutea, azalpenak ematea eta herritarren beharrei irtenbideak eskaintzea ere bada. Erantzunik eza ohiko dinamika bihurtzen denean, ez da kasu puntual bat, kudeaketa arazo bat baizik”.

Gurasobakarrei zuzendutako hobari fiskalak aztertzeko eskaria
Aipatutakoaz gain, EAJk oroitarazi du berriki proposatu duela udalak familia gurasobakarrei zuzendutako hobari fiskalak ezartzeko aukera aztertzea, “gizarte ikuspegitik eta familiei laguntzeko neurri garrantzitsua dela iritzita”.

Alabaina, diote ez dutela erantzunik jaso, eta azal dezatela eskatu dute neurri horretan aurrera egiteko prest dauden edo ez, arrazoiak emanaz.

Saldise plazako aferaren gaineko erantzunen zain
Horretaz gain, jeltzaleek salatu dute Saldise plazan bizikidetza ordenantza ez betetzearen inguruan herritarrek egindako kexek ez dutela erantzunik jaso.

Jakinarazi dutenez, herritarrek “baloia baimendutako ordutegietatik kanpo” erabiltzeak sortzen dituen eragozpenak helarazi dituzte, eta “egoera horrek inguruko bizilagunen bizikidetzan eta atsedenaldian eragina du”. Hortaz, talde jeltzaleak defendatu du espazio publikoek haur eta gazteentzat gozatzeko lekuak izan behar dutela, baina “betiere arauak eta bizikidetza errespetatuz”.

“Mantentze lan gehiago”
Azkenik, EAJk gogorarazi du herritarrek mantentze lanen zein garbiketen gaien inguruko “gabeziak” salatu dituztela, eta “bereziki kezkagarritzat” jo du egoera hori gertatzea “EH Bilduren gobernuak jarduera horietarako erabilgarri zuen aurrekontu partida osoa gauzatu ez duen bitartean”. Talde jeltzalearen iritziz, beraz, “arazoa ez da baliabide falta, lehentasun eta kudeaketa falta baizik”.

Finean, Lezoko EAJk EH Bilduko gobernuari eskatu dio “jasotzen dituen idatziei erantzun diezaiela, azalpenak eman ditzala eta lezoarren eskaerei erantzun diezaiela”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.