Topagune Sozialistaren berri emateko, kontzertuak eta marianitada
Urriaren 9an hasiko da GKSren topagunea, Elizondon. Haren atarian, aurkezpen ekitaldiak ari dira egiten zenbait herritan. Larunbatean Oiartzunen dute hitzordua.
Topagune Sozialista Elizondon izango da, urriaren 9tik 12ra bitartean. @gksozialista Urriaren 9tik 12ra izango da aurtengo Topagune Sozialista, eta haren berri emateko egitarauak antolatu dituzte zenbait herritan.
Oiartzunen txanda da orain; izan ere, larunbatean (urriak 3) aurkeztuko du Oarsoaldeko GKSk topagunea. Hori horrela, 12:00etan Arizmendienean Itxaronen eta Urruz Pixaren kontzertu akustikoak izango dira, eta jarraian marianitada musikatua egingo dute Leireren laguntzarekin.
