Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etxebizitza Bulegoa izango dute eskura Oarsoaldeko biztanleek

Etxebizitzaren gaiarekin lotutako informazioa, orientazioa eta izapideetarako laguntza eskainiko du zerbitzu ibiltari berriak.

Aitziber Zinkunegi, Etxebizitza Bulegoaren teknikaria.
Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2026/10/08

Etxebizitza Bulegoa jarriko dute martxan Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean. Hala jakinarazi du berriki garapen agentziak, eta nabarmendu, era berean, zerbitzu ibiltaria izango dela.

Eskaintza horrekin lau herrietako biztanleei etxebizitzaren arloko informazioa, orientazioa eta izapideetarako laguntza “modu irisgarri, gertuko eta bateratuan” eskaini nahi diete, jakin badakitelako “etxebizitza herritarren kezka nagusietako bat” bihurtu dela, “bereziki gazteen eta egoera zaurgarrian dauden pertsonen artean”.

Aipatutakoaz gain, jakinarazi dute bulegoko profesionalek norbanako bakoitzaren egoerak eta beharrak aztertuko dituztela “eskura dituzten aukerak azaldu eta jarraitu beharreko urratsen inguruko orientazioa emateko”.

Herritar guztiei zuzendutako zerbitzua
Hamaika gai landuko dituzte Etxebizitza Bulegoan; tartean, honakoak: Etxebide, Alokabide, Bizigune eta ASAP programak; Gaztelagun eta Emantzipa programak; babes publikoko eta udal etxebizitza tasatuak; alokairu publikoa eta pribatua, erabilera turistikoko etxebizitzen araudia…

Zerbitzua eskualdeko herritar guztientzat egongo da zabalik, eta babes ofizialeko etxebizitza bat erosi, saldu edo alokatu nahi dutenek, etxejabeek zein maizterrek, diru laguntza, programa edo izapideei buruzko informazioa behar dutenek edota etxebizitzarekin lotutako zalantza edo arazoren bat dutenek erabili ahal izango dute.

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko 943 34 41 60 zenbakira deitu edota mezu elektroniko bat idatzi behar da. Eskaerak, bestalde, formulario honen bidez ere egin daitezke.

Hitzordua aldez aurretik eskatu behar da, eta kontuan izan behar da arreta ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango dela.

Arreta gunearen informazioa

Etxebizitza Bulegoak astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, eta egun bakoitzean herri ezberdin batean izango da:

  • Errenteria: astelehen eta asteazkenetan. Madalen Kalea 3.
  • Oiartzun: asteartea. Doneztebe plaza 1.
  • Lezo: osteguna. Lezoko Udala, Gurutze Santuaren Plaza 1.
  • Pasaia: ostirala. Euskadi etorbidea, merkatuko eraikina.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak etxejabe handiei begirako neurri sorta bat iragarri du, etxegabetzeak gelditzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.