'Lehen astinduak. Iraultza ekologista bat' liburua aurkeztuko dute gaur
Labore Oarson izango da hitzordua, 18:00etan. Eider Beobide liburuaren itzultzailea eta Hedoi Etxarte Katakrakeko kidea izango dira bertan.
Gaur (hilak 14) Lehen astinduak. Iraultza ekologista bat liburuaren aurkezpena izango da Labore Oarson, 18:00etan, Eider Beobide itzultzailearekin eta Hedoi Etxarte Katakrakeko kidearekin.
Frantziako Lurraren Altxamenduak kolektiboaren liburua da aipatutakoa, Eider Beobidek euskarara itzulia eta Katakrak argitaletxeak plazaratua, eta nabarmendu dute ekologismo erradikala, kapitalismoaren aurkako erresistentzia eta lurraren defentsa dituela hizpide.
Zehatzagoak izate aldera: liburuak proiektu eta azpiegitura handiak eraikitzeko landa lurrak, mendiak eta ibaiak nola suntsitzen dituzten azaltzen du, eta Europako mugimendu zabal horren militantzia ereduak, desobedientzia zibila eta ekintza zuzena aldarrikatzen ditu.
Antolatzaileek, azkenik, diote beste esperientzietatik ikasteko, partekatzeko eta hausnarketarako “espazio interesgarria” izango dela.
