Mintzalagun egitasmoa bakarrizketa batekin hasiko da
Garazi San Martinen 'Dena jarrera kontua da' bakarrizketaren ondoren egingo dute aurkezpena ostiralean, 19:00etan, pleno aretoan.
Ikasturteari hasiera emateko eta mintzalagun egitasmoa martxan jartzeko, hasiera ekitaldia egingo dute ostiralean (hilak 16), 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Intxixu euskaltegiak antolatu du hitzordua, eta bertan Garazi San Martinek Dena jarrera kontua da bakarrizketa egingo du; haren ondotik egingo dute mintzalagunaren aurkezpena. Hitzordua amaitzeko, baina, mokadutxoak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.
Hitzordua mintzalagun zein herritar orori zuzenduta dago, eta bertaratzeko gonbidapenak Miren tabernan, euskaltegian bertan edota Kastron lortu behar dira.
