Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aitortzatik harago doazen jardunaldiak

Ekuatorea pasa dute Luis Goya zinema ekoizle eta zuzendariaren obra eta figura goresteko Lezon egiten ari diren jardunaldiek, 'Luis Goyaren ondarea' jardunaldiek, alegia.

Lotura Fims-eko Miren Berasategi eta Aitor Etxebeste, gaur, Lezo Herri Eskolako ikasleekin egindako saioan.
Oarso Bidasoko Hitza
Lezo
2026/10/15

Ekuatorea pasa dute Luis Goya zinema ekoizle eta zuzendariaren obra eta figura goresteko Lezon egiten ari diren jardunaldiek, Luis Goyaren ondarea jardunaldiek, alegia. Lezoko Zinema Ttikiak antolatu ditu, Lezoko Udalaren babesarekin eta Euskal Filmategiaren laguntzarekin. Orain arteko ekitaldietan nabarmen gelditu da Goyaren aitortza ekitaldiak izanik ere, harago doala egitasmoa: haren obra, egiteko era, figura, eta konpromisoari balioa emateko egunak dituzte Lezon.

Astearteko lehen egunean Ke arteko egunak filmaren emanaldia eta ondorengo solasaldia egin ziren Gezala Auditoriumean; atzo (asteazkena), berriz, Euskaldunon Goya dokumentalarena izan zen Lezoko antzokiko pantaila, ondorengo solasaldiak lagunduta. Gaur goizean (osteguna) Lezo Herri Eskolako ikasleek Kalabaza tripontzia filma ikusi, eta animazio film bat egiteak dakarren lana ezagutu dute Lotura Fims-eko Miren Berasategiren eta Aitor Etxebesteren eskutik,; astelehenean berriz ere egingo dute Lezora bisita Loturako bi kideek, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleekin izateko.

Urtzi Urkizu, atzo, ‘Euskaldunon Goya’ dokumentalaren emanaldiaren ondorego solasaldian.

Berezia izan zen atzoko Euskaldunon Goya-ren emanaldia. Batetik, Urtzi Urkizu egileetako batek emanaldiaren ondorengo solasaldian 2016an egindako lanaren nondik-norakoen berri eman zuen; Goya hil eta hamar urtera sortu zuten dokumentala Urkizuk eta Lara Madinabeitiak Zurriolako Butaka Donostiako Zinemaldiko euskarazko hedabideen arteko saio komunitariorako; ondorenera Berria Telebistan eta Hamaika Telebistan ere eman zuten 30 minutu pasatxoko lana. Lezon estreinatu zen, ordea, Luis Goyak egindakoak biltzen dituen ikus-entzunezkoa, haren lagun eta hurbilekoen testigantzekin, zeinetan lezoarraren izaeraren berri ere ematen den.

Solasaldian ideia bat nabarmendu zuen Urkizuk: euskarazko euskal zinema Jaizkibelen magalean sortu zela, hori argudiatzeko ideia nagusia Kalabaza tripontzia (Jaizkibel ekoiztetxea, 1985) lana izanik: euskara hutsean egin zen lehen film luzea (animazio lana da) izan zen Juanba Berasategiren ekipoak sortutakoa, Koldo Izagirreren gidoi, eta Goyaren produkzio lanarekin; 1989ko Ke arteko egunak (1989), bestalde, Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean lehian izan zen lehen euskarazko lana izan zen; Antxon Ezeizak zuzendu zuen hura, Goyaren produkziopean.

Alta, atzoko unerik hunkigarriena Goyaren kuadrillakide izandako Antton Leundak ekarri zuen Gezalara. 2006ko irailean hil zen Goya, eta orduko hartan egin ziren aitortza ekitaldietarako prestatu zituen bertsoak kantatu zituen. Beheko bideoan ikus daiteke Leundaren ekarpenaren zati bat.

 

 

Erlazionatutako edukiaLuis Goyari aitortza egingo dio Lezoko Zinema Ttikiak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.