70 gehiago baietz Pasai Txarangak
70 urteurrenaren harira, bazkaria egin dute gaur Antxoko Ibaiondo frontoian Pasai Txarangakoek.
Pasai Txarangak 70 urte bete ditu. Bazkaria Ibaiondon. Antxo festaren epizentroa bilakatu da gaur. Biteri plazan 1.000 lagunetik gora elkartu dira bigarren kinto egunean; formatu txikiagoan kopuruz, baina ospakizun betea ere Antxoko Ibaiondo frontoian Pasaia Txarangak. Hirurogeita hamar urte beti ditu aurten, gaur izan da egun handia, zehazki, eta frontoian bildu dira mahaiaren bueltara txarangako kideek, inoiz haren parte izan direnek, baita gaur barrutia musikaz betetzera joan diren txarangak ere.
Giro bikainean aritu dira, eguraldia lagun izan ez badute ere. Aurpegi ezagunak tartean, Luis Mari Moreno Pirata musikaria.Oraindim ere badute festa aurretik, Mutil Gazteak (19:30) eta Aburrecalles (22:00) txarangek girotuko dituzte kaleak.
