Nekazaritzako makinen azterketa Oiartzunen egiteko data aldatu dute
ITEVELESAk, zerbitzua burutuko duenak jakinarazi du hitzordua hilaren 28tik hilaren 30era (ostirala) aldatu behar izan dutela.
Behemendi Landa Garapeneko Elkarteak nekazaritzako makinen azterketa teknikoak antolatu ditu eskualdeko udaletxeen laguntzarekin. Orotara bost herritan jarriko dute ikuskapen unitate mugikorra, eta udalerri horietako zein inguruko herrietako baserritarrek izango dute bertara joateko aukera, nahiz eta gertuen egokitzen den herrira joatea gomendatu duten.
Berriki herri eta egun bakoitzeko hitzorduen xehetasunak eman ditu HITZAk, baina gaur Behemendi landa garapen agentziak jakinarazi du Oiartzungo hitzorduetako bat aldatu dutela. Ondorioz, herrian ikuskapena egiteko aukera hilaren 23an (asteazkena) eta 30ean (ostirala) izango da.
Makinen azterketa egiteko txanda aurrez eskatu behar da Irungo I.A.T. estaziora deituta; horretarako 943 62 63 00 zenbakira deitu eta 1 zenbakia sakatu behar da.
Ikuskapenak 50,54 euroko kostua du, eta eskudirutan egin behar da ordainketa kopuru zehatza eramanda. Azkenik, nabarmendu dute beharrezkoa dela seguruaren ordainagiria eramatea.
Hitzorduak
- Oiartzun
- Hilak 23, asteazkena. Gaetxe (Iturriotz) udal biltegiaren ondoan. Makutso bidea 5.
- Urriak 30, ostirala. Gaetxe (Iturriotz) udal biltegiaren ondoan. Makutso bidea 5.
- Errenteria
- Urriak 29, osteguna. Perurenako frontoiaren kanpoaldean.
- Lezo
- Azaroak 10, asteartea. Udal biltegi ondoan. 110 poligonoa.
