Joseba Gabilondo Marques, Gizon Foroan
Gaur 18:00etan ekingo diete berriz Gizon Foroei. Denbora Espazioko Joseba Gabilondo Marques izango dute bidelagun.
Oiartzungo Gizon Foroari ekin diote berriz. Ikasturte berri bati hasiera emango diote gaur (hilak 20, asteartea), baina zenbait berrikuntza izango dituzte.
Orain artean bezala, kuadrillako jarrerak, indarkeria matxista, homofobia, pribilegioak, ezintasuna emozionala, aitatasuna, harreman afektiboak, gatazkak kudeatzeko ezintasuna edota hazkuntza izango dituzte hizpide, baina orain bidelagun berri bat izango dute: Denbora Espazioko Joseba Gabilondo.
Gabilondo prozesu indibidual, erlazional eta kolektiboen fazilitatzaile eta formatzailea da. Bere hitzetan: harremanen botere dinamiketan kontzientzia nola jarri eta elkar zaintzearen eta bakoitzaren, harremanen eta taldeen alderdi inkontzienteaz kontzientzia hartzearen apasionatua.
“Herri feministago baten alde” egiten dituzte foro horiek, eta Oiartzungo gizon oro gonbidatu dute saiora. Gaurkoa 18:00etan izango da, Arizmendin.
