'The pilgrim' filma eskainiko dute zuzeneko musikarekin lagunduta
Oiartzungo Organozaleak elkarteak antolatu du hitzordua, eta XIII. Azkue Memorialeko lehenengo jarduera izango da hilaren 22koa.
Hilaren 22an Charles Chaplinen The pilgrim filma emango dute Oiartzunen. Zinema mutuaren klasiko bat da, eta garai batean egiten zen bezala, zuzeneko musikarekin lagunduta proiektatuko dute ikus entzunezkoa.
Hurrengo osteguneko hitzordua 19:30ean izango da, eta Javier Perez Azpeitiak Oiartzungo San Esteban parrokiako harmoniuma joko du.
Jarduera hau Oiartzungo Organozaleak elkarteak antolatu du udalarekin elkarlanean, eta XII. Azkue Memorialaren lehenengo ekitaldia izango da.
