Oiartzuarren asteburuko emaitzak, hemen
Astero bezala, Oiartzun Kirol Elkarteak klubak jokatu dituen partiden emaitzak helarazi dizkio HITZAri. Hona hemen xehetasunak.
Beste asteburu batez, partida mordoa izan dituzte Oiartzungo Kirol Elkarteko futbolariek. Ohi moduan, klubak hedabideari emaitzak eta zenbait kronika bidali dizkio, baina baita datorren asteburuko partidak ere.
3 RFEF 2 – 0 AÑORGA
Klubak kontatu duenez, partida hasiera zalantzati baten ondoren, partida dominatzea lortu zuten, eta eraso on baten ostean lehenengo gola sartu zuten. Partidaren dinamika antzekoa izan zela kontatu dute, eta 40. minutuaren bueltan bigarren gola sartu zuten.
Bigarren zatian ere partidak bide bera izan zuen, baina diote nahiz eta mina egiten jarraitu zuten ez zutela lortu gol gehiago sartzea.
UROLA 3 – 1 OHOREZKO ERREGIONALA
Partida hasiera “arraro” batean, markagailuan bi gol azpitik zeuden oiartzuarrak. Atsedenaldira iritsi aurreko minutuetan eraso azkar batean gola sartzea lortu zuten, eta mentalki partidari buelta emateko gai zirela ohartu ziren. Ondorioz, bigarren zatian berdintzeko aukerak sortu zituzten.
Kontraeraso batean etxeko taldeak beste gol bat sartu zuen, eta oiartzuarrak gol aukerak sartu bazituzten ere, ez zuten gol gehiago sartu.
ALIBARRA LOW COST 7 – 0 ARETO FUTBOLA OKE
Estatuko hirugarren mailan Oiartzun taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu Agurain Oriamendi taldearen aurka jokatutako partiduan. Lehenengo zatia berdindua izan zen, baina amaitzeko bost minuturen faltan bi gol sartu zituzten aguraindarrek.
Bigarren zatia hasi eta bi minututan beste bi gol sartu zituzten etxekoek, eta 4-0 emaitzak “mina” egin zien. Partida amaitzeko hamar minuturen faltan oiartzuarrek arriskuak hartu zituzten aldea murrizteko asmoarekin, baina etxekoek beren aukerak ondo aprobetxatu eta beste hiru gol sartu zituzten 7-0 jarrita markagailua.
GAINTXU 6 – 5 MIREN TABERNA
Gipuzkoako lehenengo mailan Miren Taberna OKE taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu Lezon Gaintxuren aurka jokatutako partidan. Gauzak ondo hasi ziren oiartzuarrentzat, eta hamargarren minuturako 0-2 jarri ziren. Atsedena baino lehen, baina, 1-2 jarri zuten markagailua etxekoek.
Bigarren zatia hasi eta berehala 1-3 jarri zuten markagailua, baian etxekoek berriro aldea murriztu zuten. Oiartzuarren beste bi gol sartuta 2-5 jarri ziren, baina Gaintxuren erreakzioa iritsi, eta 6-5 amaitu zen norgehiagoka.
Hona hemen emaitza guztiak:
- Infantil txiki – Pasaia. 5-0
- Ohorezko kadete neskak – Erreala. 0-3
- 1 kadete b – Beti ona. 4-0
- Gorengo neskak – Hondarribia. 1-1
- Euskal liga – Arenas. 1-2
- Lehenengo erregionala – San Pedrotarra. 2-0
- Alebin neskak 2015 – Zarautz. 3-5
- Alebin mutilak 2016 – Landetxa. 4-6
- Infantil F8 – Landetxa. 2-7
- Alebin neskak 2016 – AB kluba. 4-+5
- 3 RFEF – Añorga. 2-0
- Ohorezko kadetea – Erreala. 2-5
- Jubenil D – Landetxa. 2-3
- Gaintxu – Miren Taberna. 6-5
- Hernani – Infantil f11. 5-1
- Allerru – 1 infatil. 7-0
- Martutene – Infantil handia. 6-0
- Amara berri – Kadete C. 2-0
- Urola – Ohorezko erregionala. 3-1
- Añorga – Ohorezko erregionala neskak. 0-0
- Alibarra low cost – Areto futbola OKE. 7-0
- Añorga – Alebin mutilak 2015. 5+-2
- Behobia – Alebin mixtoa 2015. 5+-3
- Antiguoko – Kadete b neskak. 5-0
- Amara berri – Jubenil C. 3-4
- Igeltegi – J preferente. 0-4
