Martxan da Euskarazko Irakurketa Kluba
Astelehenean hasi zen Pasaiako liburutegiek sustatzen duten egitasmoaren hamaikagarren ikasturtea. Aurtengoak bederatzi saio izango ditu.
Astelehenean hasi zen Antxoko liburutegian Pasaiako liburutegiek antolatzen duten Euskarazko Irakurketa Klubaren hamaikagarren ikasturtea. Urtean zehar hainbat estilo jorratzen dituzten liburuak landuko dituzte. Saioak astelehenetan izaten dira, 19:45ean, lau barrutietako liburutegietan. Xabier Etxaniz Rojo idazle trintxerpetarra da taldearen gidaria.
Irakurketa klubaren saioak irekiak eta doakoak dira, eta bertan parte hartzeko, komenigarria da landuko den liburua aldez aurretik irakurtzea, egun horretan elkarrekin eta moderatzailearen laguntzarekin solastatzeko. Astelehenean Han Kang idazlearen Barazkijalea liburua izan zuten hizpide Antxon. Itzulpen bat da, eta Gema Lopez Las Herasek ekarri du euskarara.
Asteleheneko saioaz gain, beste zortzik osatuko dute 2026-2027 ikasturteko Euskarazko Irakurketa Kluba. Hurrengo saioa azaroaren 9an izango da, Trintxerpeko liburutegian, eta Julen Apella idazlearen Sakelako bihotzak liburua landuko dute. Izena emateko eta zalantzak argitzeko, liburutegien helbide elektronikoa jarri dute interesdunen eskura.
Euskarazko Irakurketa Klubaren programazioa
Urriak 19
- Liburua: Barazkijalea.
- Idazlea: Han Kang.
- Non: Antxoko liburutegian.
- Ordua: 19:45ean.
Azaroak 9
- Liburua: Sakelako bihotzak.
- Idazlea: Julen Apella.
- Non: Trintxerpeko liburutegian.
- Ordua: 19:45ean.
Abenduak 14
- Liburua: Azken batean.
- Idazlea: Lourdes Oñederra.
- Non: San Pedroko liburutegian.
- Ordua: 19:45ean.
Urtarrilak 18
- Liburua: Kristo Irakirarra.
- Idazlea: Hassan Blasimm.
- Non: Trintxerpeko liburutegian.
- Ordua: 19:45ean.
Otsailak 5
- Liburua: Jostorratza eta haria.
- Idazlea: Yolanda Arrieta.
- Non: San Pedroko liburutegian.
- Ordua: 19:45ean.
Martxoak 8
- Liburua: Punto Bobo.
- Idazlea: Itxaso Martin.
- Non: Antxoko liburutegian.
- Ordua: 19:45ean.
Apirilak 12
- Liburua: Reset.
- Idazlea: Aitziber Etxeberria.
- Non: San Pedroko liburutegian.
- Ordua: 19:45ean.
Maiatzak 10
- Liburua: Esker onak.
- Idazlea: Delphine de Vigan.
- Non: Donibaneko liburutegian.
- Ordua: 19:45ean.
Ekainak 11
- Liburua: Ene Jesus.
- Idazlea: Ramon Saizarbitoria.
- Non: Trintxerpeko liburutegian.
- Ordua: 19:45ean.
