EH Bilduk alkatetzarako hautagai berria aurkeztuko du gaur
Espainiako Gorteetarako hauteskundeen harira, koalizioak herri batzarra egingo du gaur 17:00etan Reina Aretoan.
EH Bilduren ekitaldi nagusia Lekuona Fabrikan, 2023an. Espainiako Gorteetarako hauteskundeak aurreratu izanak aldaketak ekarri ditu alderdi politikoen kronograman. Orain astebete iragarri zuen Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak ez zela 2027ko udal hauteskundeetarako hautagai aurkeztuko. Bi agintaldiren ostean, errenteriarrak Madrilera egingo du salto. Otaegi Gipuzkoako EH Bilduren zerrendako hirugarren hautagaia da Espainiako Kongresurako.
Gaur aurkeztuko dute nork hartuko lukeen Otaegiren postua. Errenteriako koalizioak 17:00etan herri batzarra egingo du Reina Aretoan azaroaren 29ko hauteskunde orokorrei eta datorren urteko udal hauteskundeei begira oinarri berriak finkatzeko. Azkenengo azterketen datuak emango dituzte eta alkatetzarako hautagai berria aurkeztuko dute.
