Etxebizitza tasatuen urteko hirugarren zozketa, asteazkenean
Eskatzaileen behin betiko zerrenda argitaratuta, jakinarazi dute hilaren 28an izango dela Arraguako etxebizitzaren zozketa.
Alegazio epea itxita, alkate dekretuz onartu dute etxebizitza tasatuen urteko hirugarren zozketarako eskatzaileen behin betiko zerrenda. 190 familia unitate daude bertan, eta denek dute zerrenda ikusteko aukera SMS bidez jaso duten kode baten bidez.
Zerrenda horretan daudenen errolda eta etxe premia datuak soilik gainbegiratu dituzte, eta esleipendunak etxebizitza tasatua eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatu beharko du: Oiartzunen erroldatuta egon eta etxe premia duela ziurtatzeaz gain, diru sarreren muga ez duela gainditzen justifikatu beharko du.
Era berean, zozketa egin eta 20 eguneko epean beharrezkoa den dokumentazioa eskatuko dio esleipendunari udalak, eta eskatutakoak aurkezten ez badira, uko egin dela ulertuko da eta itxarote zerrendako lehenengoari eskatuko zaio dokumentazioa.
Arraguako etxebizitzaren zozketa, hilaren 28an
Etxebizitza tasatuen urteko hirugarren zozketa Arragua auzoan dagoen bi logelako etxebizitza bat zozkatuko da, bigarren eskukoa. Ez du garajerik ezta trastelekurik ere, eta 178.143 euroko prezioa du, BEZik gabe.
Zozketa hilaren 28ko 10:00etan izango da, Landetxen Gainera, zozketa irekia izango da, eta nahi duen oro joan daiteke. Hala ere, ekitaldia udalaren webgunetik zuzenean jarraitzeko aukera izango da.
Behin betiko zerrendan dagoen interesdun bakoitzak zenbaki bat du esleitua, eta horiek dira ontzian sartzen direnak. Etxebizitza zozkatuta, itxarote zerrenda osatzeko zozketa egingo da. Zenbaki bakarra aterako da, eta hurrenkera osatuko da itxarote zerrenda.
