Oieleku ingurua ezagutzeko parada igandean, Arditurriren eskutik
Igandean (hilak 25) Oieleku inguruaz gozatzeko eta han dagoen ondarea hobeto ezagutzeko ibilbide gidatua egingo dute.
Oielekun izango da estreinako Aiako Harriaren Eguna. Arditurri parketxeak Oieleku, Mairubaratzeen bila mendi ibilaldi gidatua antolatu du iganderako (hilak 25), eta Aiako Harria natura parkean barrera natura, paisaia eta mitologia uztartuz familian goiz ederra pasatzeko aukera izango da.
Oieleku ingurua, Oiartzungo beste txoko asko bezala, kulturaren eta paisaia berdeen adibide da. Leku magiko asko daude bertan, eta gune horiek mito zein kondaira ugariren lekuko izan dira: mairuak, intxixuak… Asko dira inguru horietan murgildu diren pertsonaia mitologikoak.
Hori kontuan izanik, Oieleku inguruaz gozatzeko eta bertan dagoen ondarea hobeki ulertzen laguntzeko ibilbidea egingo dute. Ibilaldia laburra izateaz gain, “nornahik” egiteko modukoa da, baina oinetako erosoak eramatearen garrantzia azpimarratu dute. “Helburua ez da asko ibiltzea, gauzei erreparatuz eta gidariaren azalpenen laguntzarekin kondairaz betetako paisaia batean murgiltzea baizik”.
Hitzordua 10:00etan izango da, eta Kausoko aparkalekuan elkartuko dira. 12 urteko haurrek 6 euro ordaindu beharko dituzte jarduera egiteko; gazteagoek, baina, 4 euro. Aurrez izena eman behar da 943 49 42 48 edota 688 89 50 68 zenbakietara deituta.
