Alokairuko etxebizitza babestua eraikitzeko lursaila, Jaurlaritzari
Atzoko udalbatzan aho batez onartu zuten formalki alderdi guziek erabaki hori eta denera, babes ofizialeko 45 etxebizitza berri eraikiko dira eremu horretan.
Otaegi eta Itxaso hitzarmena sinatzen joan den maiatzaren 27an, altzaten. Altzaten udalak duen lursail bat Eusko Jaurlaritzari laga dio bertan alokairuko etxebizitza babestua eraiki dezan. Atzoko udalbatzan aho batez onartu zuten formalki alderdi guziek erabaki hori eta denera, babes ofizialeko 45 etxebizitza berri eraikiko dira eremu horretan. Zehazki Visesari egin dio lagapena udalak. Azken hori, Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da, eta etxebizitza babestuak sustatzeaz arduratzen da.
Aurretik dator lur zatia doan lagatzeko erabakia, aurtengo maiatzaren 27an udalak eta Visesak sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da. Altzateko etxebizitza sustapen hori bultzatzeko oinarriak ezarri zituzten bi erakundeek orduan. Iniziatibaren bidez, tokiko erakundeak udal titulartasuneko lurzorua jarri du etxebizitza babestuen sustapena ahalbidetzeko, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eta horrela, udalerrian alokairuko etxebizitzen eskaintza handitzen lagunduko du.
