Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
ASTEKARIA
Ander Garaiar Pikabea. Atleta.

"Hobetzen jarraitu nahi dut, Olinpiar Jokoak gertu daude"

Urte oparoak ari dira izaten oiartzuarrarentzat. Atletismoan, bere hitzetan, zerbait egitearren hasi zen. Urrezko dominak biltzen ari da azken boladan, eta hori gutxi balitz, Kirol Saria emango diote bihar.

Ander Garaiar Pikabea, Oiartzunen. Ander Garaiar Pikabea, Oiartzunen.Imanol Saiz Gomez de Segura
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/10/29

Kirol Astea da nagusi egunotan Oiartzunen. Dozena bat jarduera baino gehiago antolatu dituzte hilaren 22tik 31ra bitartean, baina hitzordu nagusietakoa bihar izango da: Kirol Saria. Ander Garaiar Pikabea atleta gazteari (Oiartzun, 2007) emango diote, bere emaitza ederrak aitortzeko eta herrian atletismoari eman dion lekua eskertze aldera.

Oiartzungo kirol saria emango dizute gaur bertan. Nola jaso zenuen albistea?
Oso pozik. Nahiko kirol titulu lortu ditut iaztik, baina herrian bertan horrelako sari bat jasotzea gauza handia da, oso polita da. 

Nola eman zenituen atletismoko lehen pausuak? 
2019an Haurtzaro Atletismo taldean hasi nintzen. Dagoeneko zazpi urte pasa dira ordutik, eta goi mailan ari naizen hirugarren urtea da hau. Haurtzaron hasi nintzen entrenatzen, zaletasun bezala. Zerbait egiteagatik hasi nintzen kirol honetan, eta orain dela bi urte Donostian entrenatzen hastea lortu nuen. Hara jauzi eginagatik ere ez nuen ezer espero, baina errekorrak eta sariak lortu ditut.  

Zazpi urte daramatzazu atletismoan, beraz. Noiz konturatu zinen zaletasun zen horri serio heldu behar zeniola?
Haurtzaroko taldean hirugarren urtea egiten ari nintzela Espainiako Txapelketa batean hirugarren postua lortu nuen, eta entrenatzaileek Donostiara entrenatzera joateko esan zidaten. 

Jauzia eman nuen, eta gainera ikasketekin-eta ondo etortzen zitzaidan han entrenatzea. Hala ere, errekorrak eta horrelako lorpenak duela bi urte lortu nituen, ordura arte ez nuen ezer espero. 

Hori guztia ezustean gertatu zen, eta esango nuke kirola beste begi batzuekin duela bi urte hasi nintzela ikusten.

Proba azkarretan aritzen zara, 100 eta 200 metrokoetan. Bada ezberdintasunik bataren eta bestearen prestaketan?
Tira, biak nahiko antzekoak dira. Entrenamenduak ia berdinak dira, eta aste batean 100 metroko probetarako eta bestean 200 metrokoetarako entrenatzen naiz, baina ezer berezirik egin gabe. 

Uda honetan Albaceten Espainiako Txapelketa irabazi zenuen, 20 urtetik azpikoen kategorian. Zer moduzko esperientzia izan zen hori? 
Egun polita izan zen. Denboraldia ez zen ari izaten esperotakoa bezalakoa. Gainera, denbora minimo bat egin behar nuen mundialerako, eta Albaceteko lehian gutxieneko denbora hori lortzeaz gain berriro Espainiako errekorra egin nuen. Hala ere lasterketa amaitzean muskulu iskiotibialak hautsi nituen [izterraren atzeko aldean dauden hiru muskuluk osatzen duten taldea]. Beraz, egun polita izan zen, baina era berean gogorra ere bai. 

10,26 segundoko errekorra egin zenuen egun hartan.  
Bai, hori da. Aurreko errekorra 10,27koa zen. Nik lehenengo errekorra 10,28rekin egin nuen, baina gero 10,27 segundoko denborarekin kendu zidaten. Aurten, baina, berriro egin dut nik errekorra.

Nola kudeatzen da errekor bat egitea?
Poz handiarekin hartzen da beti, baina egia da azken boladan errekor bat baino gehiago egin ditudala, eta ja beste modu batera ikusten dudala. 

Noski, oso ondo dago eta gauza handia da, baina ez nau lehen bezainbeste txunditzen. 

Era berean, iaz, 20 urtez azpikoen Europako Txapelketan urrea lortu zenuen. 
Hori da. Nire marka 10,40 segundokoa izan zen. Gauza da Finlandian izan zela, hotza egiten zuela, eta karreran haizea ere kontran izan genuen. Egun hartan ez zuen inork korri asko egin. 

Oiartzunen eta Donostian entrenatzera ohituta zaude dagoeneko. Asko nabaritzen al da alde batean edo bestean aritzea?
Gehienbat beroketan nabaritzen da aldea. Beroketei zenbat denbora eskaini izaten da normalean aldatzen dena. Hemen, esaterako 40 minutu eskaintzen baldin badizkiot beroketari, Finlandiako kasuan ordu eta laurden inguruko tartea izan zen. 

Nolakoak dira goi mailako atleta baten entrenamenduak?
Astean normalean bost entrenamendu egiten ditut. Noizean behin sei ere egiten ditut, baina normalean bost egunetan entrenatzen naiz. Hala ere, goi mailakoa ez den jendearekin alderatuta nire entrenamenduak ez dira ezberdinak; ez ditut serie gehiago egiten edota pisu gehiago igotzen. Bakoitzak bere mailari egokitutako entrenamenduak egiten ditu, baina gainerakoak bezalakoak izaten dira. 

Lasterketa bakoitzaren atzean prestaketa handia dago, baina dena egun bakarrean jokatzen da. Nola kudeatzen duzu presioa?
Egia esan ez dut alderdi psikologikoa lantzen. Nahiko lasai egoten naiz lasterketen egunean, eta badakit egunen batean ez bada ongi ateratzen, hurrengoan ondo aterako dela. 

Egia da lasterketa aurretik mentalizatuta egoten naizela eta bisualizatzen dudala zer egin nahi dudan, baina ez dut bestelako erritualik. 

 Nola definituko zenuke zure burua atleta modura?
Lasaia, inolako zalantzarik gabe. Eta konstantea ere bai, behin eta berriz saiatzen den horietakoa. 

Zein da lesioak ekiditeko gakoa?
Iaz egin nituen entrenamendu konkretu batzuk iskioa ez hausteko, aipatu moduan Espainiako errekorraren egunean hautsi bainuen. Orain nutrizionista batekin hasiko naiz, eta horrekin lesio eta molestia gutxiago izatean espero dut. Bestela, gakoa ariketak egitea eta ondo berotzea dela esango nuke. 

19 urte baino ez dituzu. Atleta modura, zein dira zure helburuak?
Oraingoz horrela jarraitu nahi dut, markak ahalik eta gehien hobetzen. 2028an Olinpiar Jokoak daude, eta horietara joaten saiatuko naiz 100 metrotan, 200 metrotan edota gizonezko zein errelebo mistoen kategorian. Helburu nagusia, noski, hobetzen jarraitzea da. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.