Illumbe Musika Eskolako txistulariak, Behobia-Donostian
Trintxerpen barrena kalejira egingo dute lehenbizi, eta gero Eskalerillas inguruan ariko dira korrikalariak animatzeko.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere Illumbe Musika Eskolako txistulariek Behobia-Donostia lasterketa musikaz girotuko dute. Eskolako txistulariek 10:30ean kalejira abiaraziko dute Trintxerpen barrena helburu bakar batekin: kaleak musikaz janztea.
Gero, 11:00ak eta 11:15ak bitartean Eskalerillas ingurura iritsiko dira, eta bertan zenbait abesti joko dituzte lasterkariak eta ikusleak animatzeko. Goiza bertan emango dute, eta txistularien emanaldia 13:30ak aldera amaitzea aurreikusten dute.
