Domu Santu Egunean, aldaketak trafikoan eta autobus zerbitzuan
Hilerriaren ondoan dagoen Egiburuberri industrialderako sarbidean erreietako bat baterian aparkatzeko gaituko dute.
Bihar (azaroak 1, igandea) Domu Santu Eguna da, eta Errenteriako Udalak jakinarazi du zenbait neurri hartu dituztela trafikoari, aparkatzeari eta garraio publikoari dagokionean.
Batetik, jakinarazi dute hilerriaren ondoan dagoen Egiburuberri industrialderako sarbidean erreietako bat ibilgailuek baterian aparkatzeko gaituko dutela Hori, baina, biharkoan baino ezingo da egin.
Eta, bestetik, hiri autobusaren U7 lineak igande eta jaiegunetako ohiko ordutegia izango duela diote. U33 lineak, baina, zerbitzu berezia eskainiko du. Hona hemen xehetasunak:
- Xenpelarretik irteerak: 09:15, 09:45, 10:15, 10:45, 11:15, 11:45, 12:15, 12:45, 13:15, 15:15, 15:45, 16:15, 16:45, 17:15 eta 17:45.
- Zentolenetik irteerak: 09:25, 09:55, 10:25, 10:55, 11:25, 11:55, 12:25, 12:55, 13:25, 15:25, 15:55, 16:25, 16:55, 17:25 eta 17:55.
