Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kiru-Do kluba karatea sustatzen ari da Pasaian

Kiru-Do 2019an Pasaian sortutako karate kluba da. Egun 120 pertsona ari dira karateari ahotsa ematen herrian. Hilaren 17an Euskadiko Txapelketan izan ziren, eta bost domina lortu zituzten.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/11/01

Karatea ez da kirol mediatiko bat. Zaila izaten da kirol horren gaineko informazioa jasotzea, baina Pasaian karatea sustatzen eta kirol horri ahotsa ematen ari den klub bat dago: Kiru-Do Karate Kluba. Kiru-Do 2019an Pasaian sortutako kluba da. Carlos Rodriguez entrenatzailea da proiektuaren arima. Rodriguezek 35 urte daramatza karate klaseak ematen. Hasieran Donostian bideratzen zuen eguneroko jarduna, baina 2019an Pasaian sortu zuen Kiru-Do. Paula Rodriguez da klubaren egungo lehendakaria eta Monica Camarero kirolarietako bat. Biekin bildu da HITZA, eta aitortu dute Kiru-Do Rodriguezen ametsa dela.

Txikitik hasi zen proiektuak dimentsio erraldoia hartu du, kluba asko hazi baita azken urteetan. Kirolariak, teknikariak eta klubeko kideak aintzat hartuta, 120 pertsona inguru ari dira astero karatea egiten Pasaian. Klubaren hastapenetan, helburua karatearen balioak gizarteratzea zela adierazi du Rodriguezek. Horien artean diziplina, kontzentrazioa, errespetua eta segurtasuna aipatu ditu klubeko lehendakariak. Kirol bat izateaz gain, karatea bizitzeko modu bat da Kiru-Doko kideentzat, eta haien asmoa da hori transmititzea. Hasierako helburuak bete egin dituzte, eta hazten ari direla baietsi du Rodriguezek. 120 kirolarien artean maila bikaina duten karatekak dituzte, eta asko nazioartean aritutakoak dira. Kluba «anbiziotsua» dela nabarmendu du lehendakariak, eta asmoa da «gehiago haztea eta nazioartean maizago egotea».

Kiru-Don Shito-ryu izeneko metodoa jarraitzen dute. Shito-ryu Kenwa Mabunik Japonian sortutako karate estiloa da. Estilo horren barruan kata eta kumite izeneko modalitateak daude, eta biak lantzen dituzte Pasaian. Kata mugimendu teknikoen sekuentzia koreografiatua da, eta kumitea karateko borroka modalitatea. Kiru-Don bost urtetik gorako pertsonak aterpetzen dituzte, eta horiek haur (5-8 urte), gazte (9-12 eta 13-15 urte) eta senior (16 urtetik aurrera) taldeetan banatzen dituzte. Klubean, gainera, hainbat programa dituzte: Harrobiko programan hasi berriak eta nabarmentzen hasi diren kirolariak dituzte; Errendimendu handiko programan emaitzetan zentratzen diren karatekak teknifikatzen dituzte; eta Parakarate programan karate egokituan murgiltzen dira. Aurtengo ikasturtean, gainera, beste lerro bat ireki dute, eta defentsa pertsonaleko klaseak egiten dituzte.

Kiru-Dok Pasaian bideratzen du eguneroko jarduna, San Pedroko Udal Gimnasioan eta Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxearen gimnasioan hain zuzen. Eskolak astelehenetik ostiralera bitartean izaten dira, arratsaldez, 17:30etik aurrera.

Txapelketak
Eguneroko prestaketa txapelketetara ere eramaten dute. Berriki Euskadiko Karate Txapelketan izan da Kiru-Do, 14 kirolarirekin parte hartzen. Txapelketa hori Pasaian jokatu da lehen aldiz, Donibaneko Larrabide kiroldegiak jaso baitzituen borrokaldiak hilaren 17an. Klubeko kideak pozarren dira Euskadikoan lortutakoarekin, bost domina zintzilikatu baitzituzten, helburuak guztiz betez: Ainara Royo kadeteak eta Arane Jauregi juniorrak urrea katan; Monica Camarero seniorrak zilarra 61kg baino gutxiagoko kumitean; eta Ana Chavez seniorrak 68kg baino gehiagoko kumitean eta Naiara Enriquez juniorrak katan brontzea.

Klubeko bost dominak emakumeek lortu zituzten, eta Euskadiko Karate Txapelketako parte hartzaileen %48,3 emakumeak izan ziren, emakumeen karatea sendotzen eta handitzen ari den seinale. Kiru-Don eta karatean orokorrean geroz eta emakume gehiago daudela baietsi dute Rodriguezek eta Camarerok: «Hasieran mutil gehiago zeuden, baina orain asko parekatu da dena. Helduen gelan, adibidez, neska gehiago gara. Igoera nabarmena izaten ari da».

Euskadikoa jokatuta, erronka berriak dituzte orain jomugan Kiru-Doko kirolariek. Azaroaren 22an, Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute, eta hil bereko 29an, Espainiakoa. Abenduan, gainera, kluben arteko Espainiako Ligan izango da Kiru-Do, estatuko klub onenen artean baitago Pasaiako taldea.

Karatea bizirik dago Pasaian, eta Kiru-Dok kirol hori hauspotzen eta bultzatzen jarraitu nahi du. Klubak herritarrei dei egin die haiengana gerturatu eta karatea proba dezatela. 

Erlazionatutako edukiaMaila handia Donibanen jokatutako Euskadiko Karate Txapelketan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.