Aurreiritziak aienatzera dator Ijito Kultur Astea
Aurreiritziak, estereotipoak—gutxiesgarriak eta ezkorrak guztiak— ezabatzea du helburu Ijito Kultur Asteak eta hausnarketa zabaltzea ezagutzaren bidez.
Zumardian egin dute Ijito Kafea. Aurreiritziak, estereotipoak—gutxiesgarriak eta ezkorrak guztiak— ezabatzea du helburu Ijito Kultur Asteak eta hausnarketa zabaltzea ezagutzaren bidez. Gaur goizean aurkeztu du Kamelamos Adikerar elkarteak Ijito Astearen hogeita laugarren ekitaldia, Juan Carlos Jimenez Barrul Kamelamos Adikerar elkarteko presidenteak, Itsaso Cruz Kultur Aniztasuneko, Garapeneko Lankidetzako, eta Giza Eskubideko zinegotziak, eta Leire Mazizior Kirol zinegotziak. Gaurtik hasita, ostiralera arte hainbat jarduera antolatu ditu ijito elkarteak udalaren laguntzarekin.
Ijito kultura ikustaraztea duela helburu Kamelamos Adikerar elkarteak azaldu du Jimenezek astearen bidez, “ezagunak” izaten jarraitzen dutela aitortu du Jimenezek, “gu eta gure kultura estereotipoekin lotzen jarraitzen du jendeak oro har, gauza ezkorrekin lotzen da gure herria, gure kultura, gure herria eta gure pentsaera benetakoa, ezagutu gabe”. Eusko Jaurlaritzak egindako inkesta baten datuei erreparatu die ondoren Jimenezek, “ijito bat bizilagun izan nahi duten galdetuta erantzun dute gehienek ezetz. gero galdetu. diete inoiz izan duten Ijito bat bizilagun eta ezetz erantzun du gehiengoak. Elkartearen bidez jendea gerturatzea gugana, sareak sortu eta elkarbizitza giroa sustatzea bilatzen dugu, ijito kulturarekin interesa izatea azkenean aberasgarria delako, guretzat beste kulturak ezagutzea aberasgarria den bezala”. Euskal kulturarekin dituzten antzekotasunei ere egin die erreferentzia, “euskal kultura bezalaxe gurea ere matriarkala da, eta gure hizkuntza euskara bezala, hikuntza gutxitua da”.
Bide horretan antzekotasun bat gehiago aipatu du Maziziorrek, pilotarekiuko zaletasuna ere komuna dute bi kulturek.
Jimenezek, herritar guztiak deitu ditu antolatutako ekitaldietara. Horiek, haur, gazte, zein adinekoei begira antolatu dituzte.
Gaur gaurkoz ijito jatorriko 60-70 bat familia bizi dira Errenteria-Oreretan. Asteak ematen duenarekin pozik azaldu da Jimenezek. agerraldia azoka txikian egin dute gaur goizean. Kafe ijitoa egin dute espazio horretan, astearen lehen ekitaldia izan da hori eta une horretan merkatu txiki horretara joandako hainbat herritar gerturatu dira pintxoak jan eta kafea hartzera.
Cruzek eskerrak eman dizkio Ijito elkarteari egiten duten lanarengatik eta nabarmen jarri, astea ez dela elkarlanean antolatzen duten ekintza bakarra, “urte osoan zehar harremanetan ari gara Kamelamos Adikerar elkartearekin”. Bide beretik mintzatu da Mazizior, eta eskerrak eman dizkio elkarteari sentsibilizazioaren bidean egiten duen lanarengatik.
Bukatzeko herritar guztiak deitu dituzte Marinek eta Jimenezek parte hartzera. Gaurko Ijito kafeaz gain, ludotekan zein gaztelekuan hainbat jarduera antolatu dituzte haur eta gazteei begira, eta Montxo Jimenez pilota txapelketa antolatu dute EPLE eta Mindara elkarteekin elkarlanean.
