'Baba Yaga', Zinema Txikian
Proiekzioa larunbatean (hilaren 7an) izango da, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
Larunbatean (hilaren 7an) Pasaiako Zinema Txikiaren ikasturteko bigarren filma proiektatuko dute Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean. Urteko bigarren proposamena Baba Yaga filma da.
Sarrerak doakoak dira, baina Bibe plataforman erreserbatu behar dira. Ohi bezala, saiora joateko motora zerbitzua eskainiko da. Motora 17:00etan irtengo da Trintxerpeko ontziralekutik, eta San Pedron ere geldialdia egingo du, jendea hartzeko.
