Hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa egin da
Gaur ezohiko osoko bilkura egin da udaletxean. Bertan hilaren 29ko hauteskundeetako mahaiburuak eta bokalak izendatzeko zozketa egin da, eta emaitzak kontsulta daitezke jada.
Gaur ezohiko osoko bilkura egin da Pasaiako udaletxean. Bertan hilaren 29an egingo diren Espainiako Gorteetako Hauteskundeetako mahaiburuak eta bokalak izendatzeko zozketa egin da. Pasaitarrek kontsulta dezakete jada hauteskunde mahaietako kide izateko hautatuak izan diren. Horretarako, herritarrek NAN zenbakia eta jaiotze-data sartu beharko dituzte, Pasaiako Udalak gaitu duen esteka batean.
