Muxikatuaren bigarren kanporaketa, Ibaiondon
Piztu Lezoren Muxikatua bertso musikatuen sariketaren bigarren kanporaketaren agertoki izango da gaur (hilak 6, ostirala) Ibaiondo.
Urriaren 23ko lehen saiokoa da ondoko irudia.Piztu Lezo Piztu Lezoren Muxikatua bertso musikatuen sariketaren bigarren kanporaketaren agertoki izango da gaur (hilak 6, ostirala) Ibaiondo. 22:00etatik aurrera. Beñat Gaztelumendi, Haira Aizpurua, Gorka Pagonabarraga eta Ane Beloki izango dira musikariekin bertsotan; haiei konpainia Libe Goenaga eta Nora Eizagirrek egingo diete haien doinuekin.
Lehen kanporaketa urriaren 23an jokatu zen Tiñelun. Hangoan Oihana Iguaranek, Eki Mateorenak, Aratz Katarainek eta Martin Abarrategik osatu zuten lehen finalerdiaren laukoa. Haien bertsoei Libe Goenagak (saxofoia) eta Aner Peritzek (teklatua) jarri zieten musika. Publikoak hala erabakita, Iguaran eta Mateorena izan ziren onenak, beraz, haiek egin dute jauzia azaroaren 20ko (ostirala) finalera. Piztu Lezokoek saio osoa grabatu zuten. Esteka hau baliatuta ikus daiteke.
Beraz, gaurkoan aterako diren beste bi finalistekin osatuko da hasiera batez hilaren 20an Txerrimuñon egitekoa den finalaren laukoa.
