Etxebizitza duinaren alde kanpaldia egingo dute
Zenbait eragilek antolatuta, pitza-potea, irakurketa dramatizatua, gaubela musikatua eta grebalarien gosaria egingo dituzte bihar (hilak 10).
Girizia elkarteak, Biyurrieneak, Oiartzungo Feministen Asanbladak, Ikamak, Ernaik, LABek, Oiartzungo Euskal Herrian Euskarazek, Ttur-tturrek eta Orgasmok antolatuta, etxebizitza duinaren aldeko kanpaldia egingo dute bihar (asteartea, hilak 10). Hilaren 11n, berriz, greba orokorrera deitu dute.
Bihar 19:30ean muntaia egingo dute, eta ordu bete geroago pitza potea izango da herrian. 21:00etan, berriz, Orgasmok antolatutako irakurketa dramatizatua egingo dute, eta 21:30ean gaubela musikatua.
Azkenik, asteazken goizeko zazpietan grebalarien gosaria egingo dute.
