OKEko asteburuko emaitza guztiak, hemen
Astero bezala, Oiartzun Kirol Elkarteak klubak jokatu dituen partiden emaitzak helarazi dizkio HITZAri. Hona hemen kronikatxoak ere.
Berriki amaitu den asteburuan partida mordoa jokatu dituzte Oiartzun Kirol Elkarteko futbolariek. Klubak, beste behin, hedabideari emaitzak eta zenbait kronika bidali dizkio.
Alaves 7 – 2 3. maila neskak
Partidaren hasiera on baten ostean, goran lapurtutako baloi bat eta jokaldi on baten ondotik gola sartu eta aurretik jarri ziren markagailuan. Hurrengo minutuetan, baina, “intentsitatea eta kontzentrazioa jaitsi” eta gol azkarrak jaso zituzten oiartzuarrek, markagailuak 3-1 jarriz.
Atsedenaldira iritsi aurretik oiartzuarren atean gola sartu zuten penalti baten ondoren, eta 5-1 joan ziren deskantsura.
Bigarren zatian “gauzak hobeto” egin eta sentsazio onekin bukatzeko asmotan, beste joko bat erakutsi zutela diote. Partidan sartuta, intentsitate handian eta kontzentrazio maila igota, zegokien maila eman eta partida lehiatua jokatu zuten.
Partidari buelta ematen zaila zen jarri arren, aurpegia eman zuten uneoro, eta azkenean 7-2ko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka.
Ohorezko erregionala 2-0 Orioko
Partida sentsazio onekin hasi zuten, eta minutuak aurrera joan ahala aurkarien erritmoa hartu eta beraien joko motara pasa ondoren, aurkariek sortu zituztela diote arrisku egoerak.
Amaiera aldean, baina, pase eta mugimenduak elkartzen zituen jokaldi bati esker aurretik jartzea lortu zuten, eta bigarren zatian eraso azkar batean bigarren gola sartu zuten oiartzuarrek.
Euskal ligako jubenilak 0-0 Danok bat
Partida ona eta borrokatua egin zuten Euskal Ligako jubenilek Danok Bat taldearen aurka. Orokorrean oiartzuarrak nagusi zan badira ere, diote bizkaitarrek izan dutela partidako aukera garbiena penalti baten ondorioz.
Partidaren amaiera bitartean aukera sortu badira ere, berdinketa batekin amaitu zen partida.
Estatuko hirugarren maila 2 -10 Donipari
Estatuko hirugarren mailan Oiartzun taldean ezin izan zuen punturik eskuratu Elorsoron jokatutako derbian. Oiartzuarrek baloiaren jabetza gehiago izan bazuten ere, Donibaneko taldeak defentsa “oso sendo” erakutsi zuen, eta kontraeraso zehatzen bidez 0-4 aurreratu ziren atsedenera.
Bigarren zatia hasi eta bi minutura beste bi gol sartu zituen Donibaneko taldeak, eta oiartzuarrek aldea murriztea lortu bazuten ere, 7-1 jarri zen markagailua.
Oiartzuarrek etxekoen bigarren gola erdietsi zuten, baina berriro ere Donibaneko taldeak beste hiru gol sartu zituen, eta partida 10-2 amaitu zen.
Gipuzkoako Ohorezko erregionala 4-4 Martutene
Gipuzkoako Ohorezko erregional mailan, Miren Taberna OKE taldeak berdinketa lortu zuen Martuteneren aurka Elorsoro kiroldegian. Martuteneko taldea aurreratu bazen ere, oiartzuarrek ondo erreakzionatu eta hamargarren minuturako 2 eta 1 ezarri zuten markagailua. Lehenengo zatiaren amaieran Martuteneko taldeak berdinketa lortu. zuen.
Bigarren zatian berriro ere Martuteneko taldea aurreratu zen, baina laster batean oiartzuarrak 4-3 aurreratu ziren.
Partida amaitzeko bi minutu falta zirela Martuteneko taldeak launako berdinketa lortu zuen, eta horrela amaitu zen partida.
Hona hemen emaitza guztiak:
- Infantil F8 0 -+5 Intxaurdi
- 1 kadete neskak 5-0 Intxaurdi
- Infantil txikia 0-6 Sanse
- Jubenil c 5-0 Sanse
- Jubenil d 1-3 Sp herrera
- Kadete c 0-3 Kostkas
- Infantil f11 3-0 Pasaia
- Ohorezko erregionala neskak 1-3 Orioko
- J. gorengo 7-1 Sto lizeoa
- Mundarro 2-2 Infantil handia
- Kostkas 0-5 1 kadete b
- Real union 2-1 Ohorezko kadetea
- Sp herrera 2-3 1 erregionala
- Mariño real union 1-0 Gorengo neskak
- Sanse 2-0 1 infantil partaidetza
- Hernani 3-1 Ohorezko kadete neskak
