'Cuentos de Maria Zozaya' liburua aurkeztuko du Xabier Susperregik Gaztañon
Aurkezpena bihar izango da, ostirala 13, Gaztañoko auzo lokalean 19:00etan hasita.
'Cuentos de Maria de Zozaya' liburua aurkeztuko du Xabier Susperregik bihar. Cuentos de Maria de Zozaya liburua aurkeztuko du Xabier Susperregik bihar, ostirala 13, Gaztañoko auzo lokalean. liburuaren nondik norakoak, bertara bildutakoez mintzatuko da egilea eta gainera, antzerkiarekin osatuko dute aurkezpen hori. Zugarramurdiko Sorgin Haizea antzerki taldeak egingo du antzezlana.
Aurkezpena 19:00etan izango da.
Mari Zozaia Nafarroan sortu bazen ere, Errenterian bizi zen, eta 1609an Zugarramurdiko sumarioaren testuinguruan auzipetu, galdekatu, torturatu eta kondenatu zuten, 79 urte zituela. Tortura basatia jasanda, egotzi zioten salaketa onartu zuen. Logroñoko epaitegian erru guztiak aitortu arren, erretzera kondenatu zuten. Pertsona asko galbidean jartzea egotzi zioten eta emakume dogmatizatzailea izatea.
Hura oroitu, eta bere izena duintzeko, baina baita hausnarketarako bidea zabaltzeko, indarkeria matxistarik gabeko udalerria ortzi-mugan, Altzate auzo berriaren pasealekuari Mari Zozaia izena jarri zioten joan den abenduaren 5ean eta ekitaldi berezia egin bertan. Mari Zozaia izena jarrita, pasealeku hori zentzuz, eta memoriaz jantzi zuen udalak Berdintasun Kontseiluarekin elkarlanean, sorgin ehizaren, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren basakeria pairatu zuen emakumeari duintasuna eta erreparazioa eman diolako.
Mari Zozaiaz ezer gutxi jakiterik izan dute, duela lau mende hil baitzuten; erretzera kondenatu eta espetxean hil zen Zozaia. Liburu aurkezpena eta ondorengo antzerki emanaldiak, indarkeria matxistaren memoria historikoa berreskuratzeko urratsa izango dira, baita sorginen eta sorginkeriaren bueltan eraikitako irudia deseraikitzeko bixe ere. Gaztañoko auzo elkarteak parte hartzera deitu du.
