Ezkabako ihesaren hirugarren etapa, hilaren 21ean
Saigotsetik Zilbetira egingo dute bidea eta 5 ordu eta erdiko iraupena izango du ibilbideak.
Ezkabako Ihesa edo GR225 ibilbidearen hirugarren etapa antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak. Hilaren 21ean, larunbatarekin egingo du, eta Saigots herrian hasita, Erro eta Iretako gaina pasata, Zilbeti herrian bukatuko dute. Bost ordu eta erdikoa izango da iraupena. Zehaztasunak kontsultatzeko, klik hemen. Izena emateko, berriz, klikatu hemen.
Irteera 07:30ean egingo dute Zumardiko autobus geltokitik eta 07:45ean Aritzetatik. Online gañdetegia betetzeaz gain, presentzialki ere eman daiteke izena Urdabururen egoitzan bertan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo egun eta ordu beretan 943 52 78 79.
