Kike Santiagok 'Luces de amor' aurkeztuko du gaur
Idazleak bere poema liburua aurkeztuko du gaur (osteguna, hilaren 12a) Trintxerpeko alkateordetzan, 19:30ean.
Kike Santiago idazleak Luces de amor poema liburua aurkeztuko du gaur (osteguna, hilaren 12a) Trintxerpeko alkateordetzan, 19:30ean. Tina Diezek eta Junkal Ventureirak errezitatuko dituzte Santiagoren poemak. Haiekin batera izango dira Gaizka Mendibe harmonika jotzailea eta Antonio Perez teklatu jotzailea.
Luces de amor bertso libreen eta pentsamenduen barne antologia bat da, maitasun ezaren malenkoniaren, absentzien minaren eta egunsenti berri baten itxaropenaren artean fintasunez igarotzen direnak.
