Asteburu bete-betea du Arkirunek
Koldobike Gezalan partida bat eta kanpoan beste hainbat dituzte herriko pilotari gazteek.
Martxa hartu dute esku pilotako herrialdeko gazteen txapelketek. Horren seinale da Arkirun Lezoko Pilota Klubeko ordezkariek asteburu mugitua izango dutela. Etxean, Koldobike Gezalan partida bat jokatuko dute, baina beste herrietan ere izango dira hainbat txapelketetan Lezoren izena defendatuz.
Arkirunetik esan dute Kimu Mailakoek edo Alebinek jada aste batzuk daramatela lehian, eta emaitza oso onak lortzen ari direla. Ea asteburuan ere hala den.
Honakoa da asteburuko kartelera:
Bihar (hilak 13, ostirala)
- 18:00etan, Koldobike Gezala pilotalekuan. Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketa, Alebinen 2. Maila: Zapirain (Arkirun)-Irure (Lazkaoko Lapke taldekoa)
- Amasa-Villabonako pilotalekuan. Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketa, Alebinen 2. Maila: Gorostegi (Behar Zana taldekoa)-Perez (Arkirun).
- Donostiako Antiguako pilotalekuan. Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketa, Haurren 2. Maila: Peña (Izurun taldekoa)-Ulazia (Arkirun).
Etzi (hilak 14, larunbata)
- Hernaniko pilotalekuan. Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketa, Alebinen 2. maila: Diez (Hernani)-Arrieta (Arkirun).
- Amasa-Villabonako pilotalekuan. Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketa, Kadeteen 2. Maila: Muxika (Behar Zana)-Aldaba (Arkirun).
Hilak 15, igandea
- Lazkaoko pilotalekuan. Negua Eskuz Binakako Txapelketa, Kadeteen 2. Maila: Lazkaoko bikotea, Arkiruneko Etxarte-Osaren kontra.
