Hondakinak kontrolik gabe badiara
Atzo, Donibaneko Zamakona ontziolan ainguratuta zen ontzi batetik soberan zituen hondakinak kontrolik gabe bota ziren badiako uretara.
Isuriaren bideotik ateratako fotograma da honakoa. Osasuna Behar Dugu herri plataformaren sare sozialetan atzo argitaratutako informazioa da honakoa, bideo formatuan zabaldutakoa. 15:30ak aldera, Donibaneko Zamakona ontziolan ainguratuta zen ontzi batetik hondakinak kontrolik gabe bota ziren badiako uretara. “Gaur irudi hauek grabatu ditu badiako bizilagun batek! Ez dute azalpenik behar eta gogor salatu nahi dugu gertakari hau”, esan dute herri ekimenez ortutako taldeko kideek.
Plataformak dei egin die herritarrei horrelakoak ikusten dituztenean grabatu, eta haiei bidaltzeko. Aldi berean Pasaiako Portu Agintaritzan kexak era erreklamazioak jartzera deitu dituzte badia inguruko bizilagunak.
Ondokoak dira atzoko isuriaren bideoak:
