Soinu Ingurua hobetzeko ekintza plana, jendaurrean
Dokumentua aztertzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko epea hilabetekoa da, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik.
Errenteria-Oretetako Soinu-Ingurua Hobetzeko Ekintza Plana Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da pasa den astelehenean, eta jendaurrean jarri da. Era berean, akordioari buruzko iragarkia gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Dokumentua aztertzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko epea hilabetekoa da, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik; beraz, abenduaren 12a arte egongo da zabalik.
Plana udaleko Ingurumen Sailaren webgunean kontsulta daiteke, klik hemen.
Halaber, plana Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkian adierazitako moduan eta udaleko iragarki-taulan kontsulta daiteke. Alegazioak epe barruan aurkeztu ahal izango dira, Udalaren Erregistro Orokorraren bidez edo urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduetako edozein erabiliz.
Udalak herritarrak animatu ditu dokumentua aztertzera eta udalerriko ingurumen akustikoa hobetzeko egoki iritzitako oharrak eta proposamenak aurkeztera.
