Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aldundia Lezon bildu da

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuek kontseilua edo batzarra egin dute gaur Lezoko udaletxean, "Donostiako Gipuzkoa plazatik lurraldeko beste plazetara hurbiltzeko" helburuarekin.

Foru diputatuak, Mikel Arruti alkatearekin, udaletxearen parean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/11/17

Foru diputatuak, udaletxeko biltzar areto nagusian, kontseilua bitartean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuek gobernu kontseilua edo batzarra egin dute gaur Lezoko udaletxean, “Donostiako Gipuzkoa plazatik lurraldeko beste plazetara hurbiltzeko helburuarekin”. Kontseilu Ibiltaria iniziatibaren barruko bilkura izan da, eta foru erakundeari dagozkion hainbat gairi buruz hitz egiteaz gain, Lezoren gaineko beste hainbat partekatu dituzte Mikel Arruti alkatearekin eta herriko zinegotziekin batera. Astero egiten du kontseilua aldundiak; agintaldi honetan, izaera ibiltariko 27.ena izan da Lezon egin dena. Batzarraren, eta Eider Mendoza ahaldun nagusiaren eta Mikel Arruti alkatearen hitz tarteen ondoren, Oroimenaren Ibilbidea ezagutu eta egin dute diputatuek Etxetxo Lezoko Memoria Historikoa taldeko kideen gidaritzapean, Oroimenaren Plazan bukatu dute bidea.

Kontseiluaren ondoren adierazpenak egin dituzte Mikel Arruti udal agintariak eta Eider Mendoza diputatu nagusiak. Bien esanetan maiz azaldu da ‘elkarlana’ hitza. Hitzetatik, konpromisoen alorrera eraman dute administrazioen arteko lankidetza. Hala, Arrutik eskertu egin du aldundiak Lezora etortzeko egin duen hautua: “Herriko beharrak eta proiektuak lehen eskutik kontatu ahal izatea oso garrantzitsua da, elkar ezagutzea, eta harreman zuzena izatea. Gertutasuna edukitzea finean. Erakundeen arteko lankidetza oso-oso positiboa da herriaren eta herritarren ongizateari begira, haien alde egiteko”. Arrutik gaurkoa bezalakoak maizago egitera animatu du aldundia.

Mendozak, bere aldetik, eskerrak eman dizkio alkateari harrera egiteagatik. Herrialdeko herrietako plazetara joatea inportantea dela adierazi du ahaldun nagusiak, bi helbururekin: herrietako proiektuak zuzenean ezagutu, eta elkarlanetik garatu beharreko egitasmoei indar gehiagorekin ekiteko, “hainbat helburu konpartitzen ditugu zentzu horretan, denak herritarren mesederako”; eta aldi berean, Gipuzkoak herrigintzan aritzeko eredu ezberdina duela baietsi du Mendozak: “Beste era bateko herrigintzan sinisten dugu. Alegia, nahiz eta kolore politiko ezberdinetakoak izan, erakundeok elkarrekin aurrera egiten jarraitzen dugu desberdintasunak alde batera utzita, herritarren mesedetan. Demokraziaren ikuspuntutik oso inportantea da hori. Balio demokratikoak une honetan ezbaian daude hainbat lekutan; gurean ezberdin aritzen gara”.

Alkatearekin landutakoen artetik bi gai nabarmendu ditu Mendozak. Batetik, Gaintxurizketako oinezkoentzako behin-behieneko pasabide goratua, behin betiko izateko lanean ari direla esan du. Bestetik, Lezoko errepideetan kamioien kopurua murrizteko zereginari ere eutsiko diola esan du Mendozak, “denbora luzeko lanketa izango da hori. Baina eskutik goaz udala eta aldundia”.

Oroimenaren Ibilbideari ekin aurretik ahaldun nagusiak esan du garaiotan “faxismoak gure herrian egindakoa gogoratzea” garrantzitsua dela, “eskertzen diogu udalari ibilbidea gurekin partekatu nahi izatea”.

Oroimenaren Ibilbidea egin dute foru diputatuek eta alkateak bilkuraren ondoren, Etxetxoko kideek gidatuta.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.