Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Memoriak bideak, kaleak eta plazak ditu Lezon

Larunbatean aurkeztu zituzten Lezoko Oroimenaren Ibilbidea eta Oroimenaren plaza. Une hunkigarri asko bizi izan ziren.

Oroimenaren Plazaren aurkezpenaren une bat.Etxetxo
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/10/26

1936ko gerrak eta frankismoak Lezora ekarri zituzten basakeriek espazio fisikoa dute larunbatetik. Lezoko Oroimenaren Ibilbidea eta Oroimenaren Plaza aurkeztu zituzten, Etxetxo Lezoko Memoria Historikoa taldearen ekimenez. Lehenik, herrian indar faxistek egindako basakerien berri ematen duen hamar guneko ibilbidea aurkeztu zen; ondoren, Pikukaleko plazatxoa Oroimenaren Plaza izendatu zuten. Bi jardueretan jende asko izan zen, eta hunkigarriak izan ziren.

Udaletxearen parean hasi zen Oroimenaren Ibilbidearen aurkezpena, han baitago hasiera. Haren ondoren banan-banan bisitatu zituzten ibiltariak beste bederatzi guneak, den-denetan toki horietan zer geratu zen azalduz. Horietan diren informazio paneletan tokian tokiko gertaeren laburpena azaltzen da, baina QR kodea baliatuz gero informazio sakonagoa lor daiteke. Honakoa dira hamar gune horiek:

  • 1. Gurutze Santuaren plaza. Gaia: faxisten sarrera Lezon eta Udalbatzaren garbiketa edo depurazioa.
  • 2. Donibane kalea, 12. Gaia: bertan, faxisten hegazkinek Lezoko Zentro Errepublikanoaren aurka jaurtitako bonba batek eztanda egin zuen. Hiru pertsona hil ziren
  • 3. Donibane kalea. Gaia: Espainiako eta Frantziako kontzentrazio esparruetan egon ziren lezoarrei eskainitako plaka.
  • 4. Maisu-maistren monolitoa, Lezo Herri Eskola ondoan. Gaia: maisu-maistren depurazio edo garbiketen gaineko informazioa.
  • 5. Etxetxoko familiaren gunea. Gaia: Etxetxo baserriko familiako lau kide erreketeen zutabe batek hil izanari buruz arituko da.
  • 6. Erresistentzia gunea. Gaia:  eskualdeko tropa faxisten aurkako erresistentziari buruzkoa da. Bost hildako izan ziren Gaintxurizketan eta Jaizkibelgo erresistentzian.
  • 7. Aralar kalea. Gaia: frankismoko esklaboen gunea, Iparragirreko barrakoiak bisitatzeko ibilbidearen aurkezpena.
  • 8. Andreone. Gaia: erbestea. Errepresioa saihesteko erbestera joan behar izan zuten haur eta helduen aipamena.
  • 9. Kale Nagusia. Gaia: tropa faxistak Lezoko plazan sartu zirenean egindako tiroen ondorioz 8 urteko mutiko baten hilketaren kontaketa dago jasota.
  • 10. Oroimenaren Plaza. Gaia: gune honetan, faxistek erail zituzten 53 lagunen izen-deiturak daramatzan monolito bat jarriko da.

Ibilbidea hamargarren eremuan bukatu zen, Pikukaleko izenik gabeko plazatxoan. Larunbatetik Oroimenaren Plaza da. Ekitaldia egin zen bertan, eta besteak beste, marmolezko horma-irudia desestali zuten: 53 izen-abizen daude hor, faxistek hildako lezoarren, herria babesten izan ziren milizianoen, eta esklaboen barrakoietan izan zirenen izen-abizenak dira. Horiek banan-banan zerrendatu zituzten hizlariek, herriko dantzariek ohorezko Agurra dantzatzen zuten bitartean. Sutargi abesbatzak, herriko txalapartariek, eta Iñaki Labaka abeslariak interbentzioa egin zuten. Eta hitz tarte oso hunkigarriak ere izan ziren. Bete egin zen plaza, ikusleen artean zirelarik faxisten errepresioa jasan zuten lezoarren senideak, baita lezoar ez izan eta herrian hil zirenenak ere.

Segidan, Etxetxok HITZAri bidalitako argazkiei esker, larunbat goizean izandakoen irudi kronika.

Lezo. Oroimenaren bidearen eta plazaren aurkezpena (2026-10-24)

Erlazionatutako edukiaFaxismoaren zitalkeriaren berri, oinez eta plazanOroimenaren ibilbidea eta plaza izango ditu Lezok
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.