GI-20ko Behobiaranzko bigarren sarrera itxita ostiral arratsaldetik larunbat gauera arte
Itxiera, bihar ostirala, 17:00etan hasiko da eta aurreikusita dago lanak larunbateko 22:00ak arte irautea.
Bihartik, hilaren 27tik, larunbatera GI-20ko 2.sarrera – Pasaia-Errenteriako sarrera – Behobiako norabidean, itxita egongo da asfaltatze lanak direla eta. Itxiera, bihar ostirala, 17:00etan hasiko da eta aurreikusita dago lanak larunbateko 22:00ak arte irautea.
Denbora tarte horretan GI-20ko Pasaia-Errenteriako 2. sarrera Behobiako noranzkoan erabiltzeko asmoa zuten erabiltzaileek bi aukera izango dituzte: GI-20ra Bilboko noranzkoan sartu, Intxaurrondon irten, eta Garberako biribilgunean buelta eman GI-20ra Behobiako noranzkoan sartzeko, edo GI-636 errepidea (Errenteriako saihesbidea) erabili Oiartzungo irteeraraino, eta Arraguatik AP-8ra sartu Behobiako noranzkoan.
Bidegik gogorarazi du ordutegi hauek guztiak gutxi gorabeherakoak direla, izan ere, eguraldia bezalako faktoreek aldaketak eragin ditzakete. Horren harira, gomendatu du zuhurtziaz gidatzeko eta seinaleen zein lanean arituko diren langileen instrukzioak jarraitzeko.
