
Euskal Herriko pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioetara deitu du, gainera, hilabete honetan, mobilizazio eta presio sozialarekin jarraitzea ezinbestekoa jota. Lehena hilaren 13an izango da Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Donostiakoa 12:00etan abiatuko da alderdi Ederretik. Bigarren deialdia, hilaren 25ean egin du. Manifestazioa egingo dute orduan Gasteizko Plaza Berritik Legebiltzarrera.

Ez daude prest amore emateko. Gaur ere, kaleak hartu dituzte berriro jubilatu eta pentsiodunek. Helburua, gutxieneko 1.080 euroko pentsioa bermatzea, horrekin bermatuko baitute zahartzaro duina.