1.080 euroak, negoziaezinak dira

Ez daude prest amore emateko. Gaur ere, kaleak hartu dituzte berriro jubilatu eta pentsiodunek. Helburua, gutxieneko 1.080 euroko pentsioa bermatzea, horrekin bermatuko baitute zahartzaro duina.

Ez daude prest amore emateko. Gaur ere, kaleak hartu dituzte berriro jubilatu eta pentsiodunek. Helburua, gutxieneko 1.080 euroko pentsioa bermatzea, horrekin bermatuko baitute zahartzaro duina. Baldintza hori negoziaezina da hileko lehen astelehenero kaleak hartzen dituzten hamarnaka eta hamarnaka pentsiodunentzat.

Aldaketak egiten ari badira ere, eta gutxieneko pentsioetan igoera onartu badu ere Madrilgo Gobernuak, ez dela nahikoa iritzi diote. izan ere, urrats bat da, baina urrats txikiegia, igoera “errakitikoa” baita begiratzen den lekutik begiratuta, “eskasa”. Horren adibidea jarri dute  eta zenbakietara eraman: “65 urtetik gorako pertsona bat, bikotekidearekin, 2023an 743 euro jasotzen dituena, 2027an 873 euro jasoko ditu”. Pentsiodunen mugimenduak aldarrikatzen duen 1.080 eurotik urrun dago oraindik.

Pentsioa jasotzeko kalkuluaz ere hitz egin dute. Hala, orain azken 25 urteak hartzen dituzte kontuan, baina azken 29 urtera igaro nahi dute. Pentsiodunek argi esan dute, ez bata, eta ez bestea, “15 urtean ezartzea nahi dugu kalkulu hori, eta epe hori gainera, hoberen kotizatutakoa izatea exijitzen dugu”.

Gaur ere, hamarnaka izan dira kalera atera diren pentsiodunak. 11:00etan bildu dira Herriko plazara eta batzarra eginda, manifestazioa egin dute Erdialdeko kaleetan barrena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.