Ez daude prest amore emateko. Gaur ere, kaleak hartu dituzte berriro jubilatu eta pentsiodunek. Helburua, gutxieneko 1.080 euroko pentsioa bermatzea, horrekin bermatuko baitute zahartzaro duina.
Bigarrenez, 'Egunean Behin' lehiaketako finaleko txapela jantzi du Erik Gartzia oreretarrak.
Binakako Txapelketako garaipenaren ateetan gelditu da aurten ere Ander Imaz, Unai Laso bikotearekin. Lortutakoa, baina, ospatu dute.
Hilaren 22rako egun osoko egitaraua antolatu dute Xantixak eta Meipiko Jai Batzordeak txikiteroei gorazarre egin eta kantuak betikotzeko.
Gipuzkoako Mendi Federazioak homologatutako SL-GI56 ibilbidea gaur aurkeztu dute. 9,5 km-ko ibilbidea, Errenteria-Oreretako auzoetatik pasatzen da, parkeak lotuz.
Astebeteko etenaldiaren ostean, hilaren 15ean itzuliko da Gipuzkoako Batel Liga. Hilaren 15ean Txapelketako lehen saioa jokatuko da Pasai Donibanen, 16:30ean hasita. Sailkatzea lortzen dutenek, bigarren hitzordua izango dute hilaren 16an, 10:00etan, Pasai Donibanen berriro.
Errenteriako alderdi sozialistak eskerrak eman dizkio, prentsa ohar bidez, Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako zuzendariari, "garraio publikoa eta mugikortasun iraunkorraren arloan Oarsoaldearen alde egin duen apustuarengatik".
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lezoko Udalarekin duen lankidetza hitzarmena berritu du.
Errenteriarra 52 kg azpiko Euskadiko Judo txapelduna izan da Haur Nesken kategorian.
Oiartzungo Elkartasun Barrikoterako sarrera bikoitza zozkatuko da HITZAkide eta harpidedunen artean. Parte har ezazu!
Martxoak 31ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria literatur pack a da: Oroimenezko igandeak (Ainara Maia) eta KG (Negu Karlsson) liburuak.