Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Haur nesketan San Juan izan da garaile

Astebeteko etenaldiaren ostean, hilaren 15ean itzuliko da Gipuzkoako Batel Liga. Hilaren 15ean Txapelketako lehen saioa jokatuko da Pasai Donibanen, 16:30ean hasita. Sailkatzea lortzen dutenek, bigarren hitzordua izango dute hilaren 16an, 10:00etan, Pasai Donibanen berriro.

Ontziak Tolosan. Argazkia: Hubaika
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2023/04/03

Gipuzkoako Batel Ligako hamargarren jardunaldia jokatu zuten Oarsoaldeko ontziek igandean. Tolosan aritu ziren San Juan, San Pedro, Hibaika eta Illunbeko arraunlariak. Eguraldiak ez bazuen lagundu ere, sasoiko aritu ziren talde denak, txukun, aurreko estropadetako emaitzak eusten. Haur Mailako Nesketan San Juangoen ontzia izan zen ibilbidea osatzen lehena (05:31,10) eta hamasei puntu poltsikoratu zituzten. Denbora osatzen hurrengo Oarsoaldeko ontzia San Pedro A izan zen; bosgarren sailkatu ziren. Hibaika B seigarren izan zen, eta Errenteriakoen A eta C ontziak, berriz, hamabigarren eta hamahirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. San Pedro B ontzia, azkena sailkatu zen.

Haur Mutiletan  San Pedro A eta B ontziak, bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, eta San Juango ontzi mixtoa, berriz, laugarren. Koxka bat beherako sailkatu zen Hibaikako mutilen ontzia atzoko saioan. Orain arte laugarren postuari eutsi diote Etxetxo ontzikoek, baina atzo, bosgarren sailkatu ziren eta ez zuten gainera, punturik jaso, ontzi mixtoarekin aritu baitziren. San Pedroren ontzi mixtoa, seigarren izan zen, eta Illunbeko talde mixtoak itxi zuen taula, bederatzigarren.

Promesetan, nesketan, San Juan A ontzia, hirugarren sailkatu zen; Hibaika A, zortzigarren; eta San Pedro A, bederatzigarren. Hibaika B ontzia hamalaugarren izan zen, eta San Pedro B hamabosgarren.

Promesa mutiletan, San Juan A ontzia bigarren sailkatu zen atzoko estropadan eta San Pedro A, seigarren.

Gazte Mailako ontziek zein Absolutu Mailakoek ez zuten atyzo lehiarik izan, estropada eremuak ez zuelako distantzia nahikoa ematen haien parte harztea bermatzeko.

Astebeteko etenaldiaren ostean, hilaren 15ean itzuliko da Gipuzkoako Batel Liga. Hilaren 15ean Txapelketako lehen saioa jokatuko da Pasai Donibanen, 16:30ean hasita. Sailkatzea lortzen dutenek, bigarren hitzordua izango dute hilaren 16an, 10:00etan, Pasai Donibanen berriro.

Igandeko estropadako sailkapen osoa hemen klik eginda.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.