
Trintxerpeko Arraun Klubak bere sorreraren 25. urteurrena ospatzen ari da aurten. Lehengo ostiralean, ekainerako antolatu dituzten jarduerak aurkeztu zituzten Trintxerpeko alkateordetzan. Itsaso Andueza eta Toño Vazquez lehendakariak aurkeztu zuten ospakizunen egitaraua. Horrez gain, arraun klubaren 25 urteko historian lan egin duten guztientzat esker oneko hitzak izan zituzten, baita orain arteko lehendakari guztientzat, zein klubaren 25 urteurrena ospatzeko eratu duten batzordean lanean ari direnentzat. Artisautza Feria eta Sagardo jaia Ekaineko ospakizunak ekainaren 11tik 16ra bitartean izango dira. Gudarien Enparantzan karpa bat jarriko dute, eta han, itsasoarekin lotutako tailerrak egingo dituzte, besteak beste, korapiloak, estropuak eta beste egiten erakusteko. Horrez gain, ontziak kalera atera eta ikusgai jarriko dituzte aipatu karpan, nahi duen orok traineruak bertatik bertara ikusteko aukera izan dezan. Ospakizunak ekainaren 16rako ospatu duten artisautza feriarekin bukatuko dira. Egun berean sagardo jaia egingo dute baita ere. Urrian beste astebeteko egitaraua antolatzen dihardutela aurreratu zuten. Urrian klubaren historia gainbegiratzeko argazki erakusketa egingo dute. Hitzaldia eta herri afaria ere izango direla iragarri zuten. Ospakizunak bitartean herritarrek elastikoa, txapak eta klubaren lotutako bestelako materiala erosteko aukera izango dutela esan zuten, horiek erosiz, kluba diruz laguntzeko.


Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. STL Bilintx-Oiarso 45-40 Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Oiarso-Gazkoplastika 121-86 Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Ereintza-Beti On...

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Oiarso-Bilintx 40-60. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Oiarso-Kostkas Inter 72-42. Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Bigara Pulpo-Erei...

SASKIBALOIA Senior emakumeak Oiarso (atsedena) Senior gizonak Alde Zaharra B-Oiarso: 44-63 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila (gizonak) Teucro-Ereintza: 24-17 Emakumeen Euskal Liga Asador Basusta Pulpo-Ereintza: 8-15 FUTBOLA Erregional Ohorezko Ma...

Madalenetako Jai Batzordea antolatzeko deialdiari 25 taldek erantzun die. Ostiralean egin zuten lehen bilkura, eta Irune Balentziaga kultur zinegotziak partaideei jakinarazi zien, batzorde horretan hartuko direla herriko jaien gaineko erabaki garrantzitsuenak. Bilera horretan iazko balantze ekonomikoaren berri eman zuten, eta aurtengo aurrekontuaren berri eman zien: udalak 121.000 euro edukiko ditu jaiak prestatzeko, eta herriko elkarteei, berriz, 43.000 euroko laguntza emango die udalak. Jai Batzordearen egitekoa izango da diru hori zertan gastatuko den erabakitzea. Horrekin lotuta, herriko plano bat banatu zitzaien partaideei espazioen gainean erabakiak hartzeko Hurrengo bilera maiatzaren 18an izango da, eta azkena, maiatzaren 25ean, bata zein bestea 17:30ean, Xenpelar Etxean.



Herritar talde bat bildu eta aurreskuari txoko bat egitearren Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa lehen aldiz antolatu zutenetik 25 urte pasatu dira. Urteurren berezia izango da, eta maila horretako egitaraua antolatu nahi izan dute Landare Elkarteko antolatzaileek. Errenteriako Udalaren eta Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntza ere izan dute urte guzti horietan. Asteburua hartu dute 25. urteurreneko ekimenak egiteko. Etzi egingo dute XXV. Gazte Mailako Aurresku Txapelketa, eta horrekin lotuta, egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:30ean bilduko dira dantzariak Xabier Olaskoaga plazan, eta bertan, Ereintza Dantza Taldeko neskek soka dantza egingo dute. Horrekin batera, aurreko txapelketetako irabazleei harrera berezia egingo diete. Ondoren, bazkaria egingo dute Landare Elkartean antolatzaileek eta dantzari guztiek. Lehia 17:30etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean. Bertan, Gipuzkoan zehar jokatutako ligaxketan posturik onenak lortu dituzten dantzariek parte hartuko dute. 24 izango dira guztira, eta eskualdeko ordezkariak ez dira faltako; 11 izango dira. Bi mailetan banatuko dituzte, adinez sailkatuta: A Sailean, 7-11 urte bitarteko haurrek dantza egin beharko dute, eta B Sailean, berriz, 12-15 urte arteko gaztetxoek. Goizean egindako harreraren ondoren, aurresku txapelketaren ostean aurreko urteetako irabazleak izango dira berriro protagonistak. Hain zuzen, omenaldia egingo diete guztiei, eta oroigarri bana emango diete. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurreskulari horiek berriro elkartzeko ilusio handia [...]
