
Hiru jarduera antolatu dituzte urtea bukatzeko. Tartean, Frankismo garaiko erreformatorioetan bizitako errepresio misoginoaz eta eskubide urraketaz ariko dira hiru emakume

http://vimeo.com/75777108






Saioa bertatik bertara edo streaming bidez jarraitu daiteke. 12:00etan izango da.


2013rako aurrekontuak onartu zituen atzo Udalbatzak, Bilduren aldeko botoekin. EAJk kontra bozkatu zuen (Hamaikabat!eko zinegotzia ez zen egon udalbatzarrean). Hala ere, behin-behinekoak dira aurrekontu horiek, eta jendaurrean jarri dituzte. EAJren izenean Mikel Idiazabalek kritika egin zuen, “2012an inbertsioetako partida apenas” ukitu dela. Aiora Perez de San Roman alkateak erantzun zion: “Inbertsio batzuk atzeratu egin ditugu, zerbitzu hobea eskaini ahal izateko —esaterako, Manuel Lekuona bibliotekako sabaia ez dugu aurten konpondu iruditzen zaigulako irisgarritasuna hobetzeko lanekin batera egitea egokiagoa dela— eta beste inbertsio batzuk udalaz kanpoko faktoreengatik ezin izan dira gauzatu”. Hala ere, inbertsio horiek 2013an gauzatzea aurreikusten du udalak. Idiazabalek “gizarte-ongizate partida jaitsi egin dela krisi garaian” esan zuen. Alkateak hori ez dela egia esan zion: “Diru kopurua murriztua ikusten da, baina kontzeptuak begiratu behar dira. Oarsoaldea Garapen Agentziaren ekarpenean daude moldaketak, eta beraiek eskatutakoak dira. Oiartzuarrek gizarte-ongizatetik jasotzen dutena mantendu egin da, eta kontzeptu batzuk gehikuntzak dituzte”. Petra Lekuona Fundazioari “ekarpena murriztu diozue” esan zuen Idiazabalek. Gobernu Taldeak egoera zertan dagoen azaldu zuen: “Aste honetan bertan kontaktua izan dugu eta fundazioak ez zuela hitz egin nahi esan zigun. Hala ere, proposamen batekin etorri dira eta positibotzat jotzen dugu urrats hori eman izana. Udala hitz egitera eseriko da, helburua bien arteko [...]


Ostegunean, hilak 20, abenduko ohiko udalbatzarra izango da. 11 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Behin-behineko langileria izaerako Alkatetzako Aholkulari izendapena bertan behera uztea. Behin-behi...


