
Azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean, Jose Ignacio Elortegi sanpedrotarraren kultur ekarpena errekonozitu zuten San Pedroko elizan, omenaldi hunkigarri batean.

Zikloaren 40. ekitaldiak bost emanaldi izango ditu, den-denak barrutiko parrokian. Lehen kontzertua urriaren 11n izango da, 20:00etan.

Austriako Spittal an der Drauko lehiaketan parte hartuko du Landarbaso abesbatzak, mundu osoko taldeekin lehiatzeko.

Abesbatza munduan esperientzia handia dute Dos-i taldeko kideek eta kontzertu ugari emandakoak dira.

Orain ere, musikaren, eta zehazki, abesbatzen tontorrean izango da Landarbaso abesbatza, eta hortaz, baita Errenteria-Orereta, Gipuzkoa eta Euskal Herria.

Gaur aurkeztu dituzte denboraldirako duten egitaraua, asmo eta ametsak aurkezteko, eta pandemiak arnas hartzen utziko dien esperantzarekin.

Ikasturte berriari begira, taldeen eraketa eta baldintzak errealitate berrira egokituko dituzte, segurtasuna bermatzeko. Irailetik aurrera, Zaria Abesbatza Eskolaren espiritua betiko berbera izango dela zehaztu dute.

Kulturaren eta zehazki, musikaren sustapena egiten jarraitzen du Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak. Egitarau oparoa antolatu du urtero bezala aurtengorako ere, eta hilabete honetan Nafarroara jo du.

Ostiraletik igandera San Pedrok jaialdi historikoaren 34. edizioa ospatuko du. Larunbatean 13:00etatik aurrera 1994ko arraunlariak oroituko dituzte, Aita Manuel Egunean.

AEB Ameriketako Estatu Batuetako Northern Harmony abesbatza Zaria Koru Eskolarekin batera arituko da larunbatean Fatima Andre Mariaren elizan. Estatu Batuarrak bi hilabeteko jira egiten ari dira Europan zewhar, eta larunbatean helduko dira Errenteriara kontzertua emateko.

Maria Madalenaren Lagunak Kultur Elkarteak antolatuta, Gaztelupe ganbara koruak emanaldia egingo du larunbat arratsaldean Madalenaren ermitan.

Maria Madalenaren Lagunak Kultur elkarteak antolatu du emanaldia; 20:00etan hasiko da.

San Pedroko 40. Musika eta Abesbatza astea gaur bukatuko da Abando Txiki abesbatzaren kontzertuarekin. 20:00etan izango da, barrutiko elizan.

San Pedroko Musika eta Abesbatza astearen 40. ekitaldiaren barruan, gaur eta bihar emanaldiak jasoko ditu barrutiko parrokiak.

San Pedroko Musika eta Abesbatza astearen programazioaren barruan, Donostiako orkestrak kontzertua eskainiko du gaur barrutiko parrokian, 20:15ean.

Bihar San Pedroko Musika eta Abesbatza astearen 40. ekitaldia hasiko da barrutiko parrokian. Abesbatzaren kontzertua 20:00etan izango da.

Eva Ugalderen zuzendaritzapean, Kanta Cantemus Abesbatzak kontzertua eskainiko du barrutiko parrokian, 20:00etatik aurrera eta doan.

Illunbe Abesbatzak eta Donostiako Helduen Abesbatzak kontzertua eskainiko dute astelehenean Karmengo Amaren parrokian, 20:00etan.

Urri bukaerako denboraleak eragindako hondamendia pairatu zutenei laguntzeko kontzertu solidarioa egingo dute beste behin. Oraingo honetan Trintxerpen izango da.

Illumbe Abesbatza, Illumbe Otxotea eta Salouko Amalur Abesbatzak kontzertu bana eskainiko dute.