
Pasaiako Udalak Fini Rubiok utzitako herentziari esker ireki du gunea. Antxoko Eskalantegi kaleko 53. zenbakian dago kokatuta, eta helburua da bakardadeari eta hauskortasunari komunitatetik erantzutea.

Pasaiako Udalak 65 urtetik gorako pertsonen beharrizanen diagnostikoa osatu du. Tabernak eta Lasak gakoak azaldu dituzte.

Pasaiako Udala haur eta nerabeen parte hartzea sustatzen ari da Eskubidean planaren bidez. Herriko ikastetxeetako ikasleek hainbat gai proposatu eta landu dituzte aurtengo ikasturtean.

Pasaiako Udalak, herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean, egitarau anitz eta zabala ondu du Martxoaren 8aren harira, feminismoaren, berdintasunaren eta emakumeen borroka ardatz.

Hiru metroko zuhaitz bat jarri du gobernuz kanpoko erakundeak Trintxerpeko azokan. Kakorratzez egindakoa da, azken hiru hiletan elkarlanean aritu dira 20 bat emakume.

Udalak eta herriko elkarteek Azaroaren 25era begirako programa osatu dute, elkarlanean. Indarkeria matxistaren kontrako borrokan pausoak ematen jarraitu nahi dute. Jarduerak hilaren 19tik abenduaren 1era izango dira.

Bakardadea eta ikusezintasuna. Horiek dira adinekoen artean gehien errepikatzen diren gaitzak, bereziki 80 urtetik gorako emakumeengan. Ez direla iragana, oraina baizik, aldarrikatzen dihardute Adinkiderekin.

Mikel Unanue Lobetok arte erromanikoaren jatorria, garapena eta ezaugarriak izango ditu hizpide hilaren 19an erretiratuen egoitzan, 17:00etan.

Kili Kolo antzerki taldeak Donibaneko aretoan taularatuko du antzezlana, 19:00etan. Sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte.

Gaur 'Elkarrekin biziberrituz' erakusketa irekiko da Pasai San Pedroko Udal Aretoan, 18:30ean, eta egileek bisita gidatu bat egingo dute. Pasaiako emakumeen kakorratz lanak eta argazkiak jaso dituzte.