
Urtero bezala, jaietako txupina bota aurretik agerraldia egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak. Erasoen aurkako protokoloa azaldu dute, baita egitarau feministaren berri eman ere. Agerraldiaren aurretik, Zizur Nagusiko erailketa matxista salatzeko isilunea egin dute.

Gaur arratsaldean agerraldi feminista egin dute Oiartzungo Asanblada Feministako kideek herritarrez lagunduta. Feminismoaren ‘konplize’ izatera animatu nahi izan dituzte herrikideak.