
Arrakasta handia izan du EMKE Musika Bandak eta Iker Rodriguez DJak ondutako Disko Band ikuskizunak. Lekuona Fabrikaren Sorgunea lepo bete dute fusio berritzailearekin.

Urtebetez banda osoak elkarrekin jotzeko aukerarik ez du izan. Bihar osorik arituko da, Lekuona Fabrikan lehenengoz, Donostiako Txistularien Udal Taldearekin batera 20:00etan hasita eskainiko duen kontzertuan.