
Alderdi sozialistak, joan den astean jakinarazi zuen ez zuela babestuko gobernu taldeak aurkeztutako aurrekontu proposamena. "Anbizio falta" eta PSE-EErentzat "estrategikoak" diren arloetan "murrizketak" egin izana izan da babes hori ez emateko arrazoia Isaac Palencia bozeramaileak azaldu zuenez.

190.000 euroko diru zatia zuen udalak iaz laguntza horiei eta hutsik dauden etxebizitzak alokairura bideratzeko, eta 5.387 euro baino ez dituela gastatu esan du alderdi sozialistak.

Alderdi sozialistak antolatutako hitzaldi zikloaren barruan parte hartuko du Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoen diputatuak; Cristina Laborda Irungo Mugikortasun delegatuak ere hartuko du parte hitzaldi horretan.