
Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea 2011n sortutako euskalgintzan lanean ari diren eragileen arteko elkargunea da. 2021etik Bokale du izena, eta bere egitekoa da koordinazio lana egitea.

Arte eszeniko herrikoiaren jaialdiak talde ez profesionalei ikusgarritasuna ematea du helburu. Aurtengoa hirugarren ekitaldia da, eta sei emanaldirekin lurreratuko da Donibanen.

Antzerki talde amateurren jardunaldiak egingo dituzte Lezon hilaren 25etik 27ra. Lau emanaldi izango dira, baita gogoetarako saio bat ere. Konpainia txikien lanari balioa eman nahi diote.

Aleka antzerki taldeak bere lehen lan handia taularatuko du bihar. Estreinaldirako bi emanaldi antolatu dituzte. Umore eta drama ukituekin ondutako lan aldarrikatzailea da.

Fikziozko pertsonaia baten bizitza kontatuko dute, eta besteak beste, feminismoaz, abortatzeko eskubideaz eta beste hainbat gaiez ariko dira.